Este sábado, jornada antidesarrollista en el Gaztetxe de Altsasu
Larunbat honetan, apirilak 25, Egun antidesarrollista antolatu dute Altsasuko Gazte Asanbladak eta makroproiektuen aurkako taldeek. Egun osorako egitaraua prestatu dute eta leloa, aurreko borroketatik ikasiz gaur egungo borrokei aurre egitea da. Horretarako, Itoizko urtegiaren, Leitzarango autobidearen eta Lemoizko Zentral Nuklearraren aurkako borroketan parte harturiko kideen mahai inguru bat prestatu dute, 18:30etan Gaztetxean.
Egitaraua:
- 14:30etako herri bazkaria. Menua entsalada, lasaña begetarianoa eta postrea izango da. 6€ren truke izen ematea jadanik zabalik dago Gaztetxean eta Biltoki tabernan.
- Bazkalostean, 17:00etan, "Pobresia" poesia kritikoaren emanaldia izango da.
- 18:30etan, Itoizko urtegiaren, Leitzarango autobidearen eta Lemoizko Zentral Nuklearraren aurkako borroketan parte harturiko kideen mahai ingurua.
- 21:00etatik aurrera, afaltzeko bokatak egongo dira.
- 22:30etan antzerkia egongo da "Un viaje espacial con Sergio Salinas". Eta ondoren, Mantala No! kantautore besaindarrak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: