Kategoria: amonarriz
EHUk hilero Campusa aldizkaria argitara ematen du. Eta hilero Kike Amonarrizek artikulua idatzen du bertan. 2009ko urrikoan honako artikulu hau eman zuen argitara:Suzedidos BaskosEuskal Herrian oso errealitate soziolinguistiko desberdinak bizi ditugu. Historian aspaldikoa den aniztasun hori, gainera, areagotu egin da azken urteotan. Pentsa dezagun une batez, zein modu diferentetan bizi diren euskaraz Balmaseda, Lekeitio, Gasteiz, Tolosa, Arantza, Baiona edo Altzürüküko euskaldunak edo nola bizi duten euskara bertako erdaldunek.Egoera desberdin horiek, hizkuntzen inguruko oso bizipen...
Jakingo duzuenez, Mihiluze izeneko telebista-saioa gauero ematen dute ETB-ren lehenengo kanaletik. Saio entretenigarria eta itxurosoa da zalantzarik gabe. Gainera, Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezleek maisuki gidatzen dutela esan behar dugu. Egunero, Euskal Herriko edozein txokotako hiru bikotek parte hartzen dute saio honetan eta hainbat proba gainditu behar dituzte hurrengo faseetara pasatzeko. Proba ezberdinak bezain erakargarriak dira; potokumeak, imihintzioka, erogilifikoa edo tribuaren berbak besteak beste. Baina artikulu honen asmoa ez da Mihiluze saioaren bertuteak a...