Non ezkutatzen dira amestutako hiriak? Amazigtarrek kontatzen dute. Yedad u ben Ad oroimenak gordetzen duen lehenengo erregea izan zen. Sekulako aberastasunak lortu zituen eta bere agintea zalantza gabea zen. Bere esaldirik gogokoena hauxe zen: "Ez naiz inoiz hilko". Baina honi ere heriotzaren ordua heldu zitzaion eta bere agindupean zeuden Yinek alde egin zuten hiri harrigarri hura basamortuak irentsi zuelarik. Denborak aurrera Salomon erregeak jakin zuen halako hiri bat zegoela nonbait. Jakin minak bultzatuta haren kokalekua non ote zegoen jakin nahian bere arranoa bidali zuen. Bere gu...