Kategoria: aitas
Nekatu samar iritsi naiz gaur etxera. Atzo prestatuta utzi nituen txitxirio batzuk berotu, bazkaldu eta, telebista piztuta, egongelako sofan etzan naiz atseden txiki bat hartu nahian. Ordurako bertan ari ziren ETB2ko kalakariak, jo eta su, Zarauzko ertzain-etxearen kontra goizaldean izan den leherketa dela eta ez dela. Ezer berririk ez. Apartekorik ez ohiko kondena-hitz tipiko topikoetatik haratago. Atentzioa, ordea, mahaikide guztiek zerabilten lexikoak eman dit. Gurrea abortistak behin eta berriro zioen “¡que la ertzaina coja a los malos, leches!”. “La ertzaina” gora eta “la ertzaina” be...