IruƱerriko 10 udalerritan,  Atarrabia, Aranguren, Antsoain, Berriobeiti,  Berriozar, Burlata, Orkoien - Oltza Zendea - Etxauri, Zizur Nagusia, Uharte eta Garesen martxan dagoen proiektua da. Programaren helburua da: euskara merkataritzara eta ostalaritzara gerturatzea. Horretarako, komertzio bakoitzean euskararen erabilera nolakoa den aztertu eta erabilera handitzeko neurriak proposatzen ditugu.  Dagoeneko, 230 saltoki eta taberna inguruk hartu dute euskararen aldeko konpromisoa. Konpromisoak mota guztietakoak izaten dira:  - Euskarazko kartelak edo/eta errotuluak ipint...