Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-X-04Atenas, K.a. IV. mendea. Agnodize jaio zen goi mailako familia baten baitan. Txikitatik garbi eduki zuen mediku izan nahi zuela, baina Atenasko emakumezkoek, esklaboek bezalaxe, debekatua zuten medikuntza ikastea. Bere asmoei eutsiz, dirudienez aitaren onespena lortu zuen; ilea moztu, gizonezkoen arropak jantzi eta emakumea zela ezkutatuz Herofilo mediku ezagunaren ikasle bihurtu zen. Hasieratik diziplina berri batek piztu zuen emakume mozorrotuaren interesa: ginekologiak. Hala, azterketak ederki gainditu zituen eta ginekologo moduan hasi zen. ...


Azken iruzkinak