Duela pare bat aste Gipuzkoan, aste honetan Araban eta data hauetan ere Bizkaian Lurraldeko txapelketak hasi dira. Txapelketa garrantzitsua, bertako bikote eta pilotaririk onenek Euskal Herriko Liga jolasteko aukera izango baitute. Hau dena ezker pareteko frontoian. Araban, ea Eskuhuskako pilotariek ezustekoren bat ematen duten. Behintzat anbientea beti jartzen dute! jejeje. Eta herramintan... ea Etxebrriak eta Martinezek paper ona egiten diguten! E, neskak?? Horiek merezi dute-eta! Gipuzkoan, Jon Bengoetxea, gure JB, egurra emanez hasi zen, etxean 22-03 Ozkarbiren kontra irabaziz. Honek, s...