Lurraldeko Txapelketak martxan

Lurraldeko Txapelketak martxan Euskal Pilota Interneten | 2007-09-25 17:35
2

Duela pare bat aste Gipuzkoan, aste honetan Araban eta data hauetan ere Bizkaian Lurraldeko txapelketak hasi dira. Txapelketa garrantzitsua, bertako bikote eta pilotaririk onenek Euskal Herriko Liga jolasteko aukera izango baitute. Hau dena ezker pareteko frontoian.

Araban, ea Eskuhuskako pilotariek ezustekoren bat ematen duten. Behintzat anbientea beti jartzen dute! jejeje. Eta herramintan... ea Etxebrriak eta Martinezek paper ona egiten diguten! E, neskak?? Horiek merezi dute-eta!

Gipuzkoan, Jon Bengoetxea, gure JB, egurra emanez hasi zen, etxean 22-03 Ozkarbiren kontra irabaziz. Honek, sailkapenean lehenengo egotea ekarri dio. Binakako senior lehenengo mailakoari dagokionez, Urmeneta eta Aranalde azkenengo partiduan remontada azpimarragarria egin ondoren, AƱorgaren izenean 1.go daude B multzoan. Segi horrela hirukote!

Bizkaian... Ea palan Zulaikak berarengandik espero dena eskaintzen digun eta EHko txapelketan Arabatik ikusteko aukerarik dugun. Zorte on berari ere!

Besterik gabe, animatzen zaituztet zuen bikoterik gogokoenak (bai eskuz bai herremintaz) zeintzuk diren komentatzen eta eurak animatzen idaztera!

Neska pilotaria

Neska pilotaria 2007-09-25 19:50 #1

Kaixoooo!!!! Ongi ongi, azken berriak ematen!!! Eskuhuskako pilotariek ezustekoren bat ematekotan, pilotakadaren batengatik edo atzelariak keinu egiten duelagatik izango da nik uste... baina beno, gutxienez saiatzen dira, eta guztietan azkenak ez geratzen saiatuko dira, seguru!!!

Palaz Etxeberria eta Martinez elkarrekin jarri dituzte?? buaa orduan bi gazte hauengatik apustu egin beharko da, etorkizun ona IKUSTEN zaie eta!!jajaja.

Jon Bengoetxeak ez du arreta jeitsi behar, eta ea hurrengoan ere horrelako emaitza onak lortzen dituen!! Eta Urmetena eta Aranaldek osatutako bikotea nahiko gogorra dela iruditzen zait, ea gauza politak ikustarazten dizkiguten denek eta... hoberenak irabaz dezala!!

Tiriri

Tiriri 2007-09-25 23:45 #2

Etxeberria eta Martinez-ek irabaziko dute den denaaaa jejejeje ziur XD jeje

Utzi iruzkina: