Motxila bete beldur

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-12 12:09

Adio egiten ikasi du mutikoak. Besoa gora eta atzamar ttikiak batu eta zabaldu ari da. «Adixo, adixo…». Hunkigarria. Umeak hazi, hezi, eta gero ezin ikusi. Horrelaxe ei da ume hazkuntzak guraso edota ama-aita pontekoei ematen dien ordaina herri esaera zuhurraren arabera.  Aditz-ekintza bakoitzaren osteko astuntasuna markatu dit kakotxak, komak, inoiz baino gehiago. Eten astun esanguratsua da, deskripzio hutsean ari arren. Atera kontuak zer ez den izango haztea eta heztea.Nekosoa guztiz. Orain garena izateko ze lata eman ote dugun, eta, noski, ematen diguten ez dugu ukatuko.  Zer...