Nik normalean ez dut seinaletan sinesten, baina bizitzan noizbehinka kasualitatetik haratago doazen gertaerak jazotzen zaizkigu. Nik hizkuntzak ikastea oso gustuko dut. Interneten oso erraza da ingelesa praktikatzeko filmak aurkitzea. Gnula.nu da gehien erabiltzen dudan webgunea. Bertan film ugari dago, gaika sailkatuta daude, eta gainera, nahiko berriak eta kalitate onekoak izaten dira. Kontua da atzo ikusi nuela film interesgarri bat. The good lie (Gezur ona) izenekoa. Film honek Hegoaldeko Sudaneko egoera latza islatzen du. Gerra Zibilaren ondorioz, sudandar askok haien etxeak eta b...