Urdaibaiko txoko eta interesguneen inguruko informazioa azaltzen duten hiru panel hautsita aurkitu dituzte. Urdaibaiko Biosfera Erreserban hainbat txoko liluragarri daude. Interesgarriak direnak, beste horrenbeste. Horietako hainbatetan informazio panelak daude, kanpotik datozenei argibideak eskaintzeko. Kanpokoei, eta oraindik gauza asko ez dakiten bertokoei. Busturian, hiru panel apurtu dituzte. Horietako bat, gainera, aurretik ere apurtu egin zuten, eta eraberritu ostean, ez du iraun ezta hiru aste ere: oso-osorik eraitsi dute. Kurtziganeko karegilearen funtzionamenduaren inguruko info...


Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordio berri bat lortu dute eta, azkenean, datorren urtean egingo dituzte lanak. Trafiko arazoak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatu asmoz, San Kristobal eta Altamira auzoetako sarbideetan biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu zuen bere garaian Udalak. Hasiera batean, urte honen bukaeran hasiko ziren errotonda egiteko obrak, baina azkenean, datorren urtera arte atzeratu dituzte lanak. Udal ordezkariek egiaztatu dutenaren arabera, biribilgunea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmena moldatu dute. 2005eko urrian eman zuten, hain ...