1) Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde batetik, eta edozein abantarrek, beste aldetik, har dezakete parte. Azken kasu honetan, Abantoko Udalean erroldatuta egotea da betekizun bakarra. 2) Panpinak ezin izango ditu 40 cm. Baino gehiago izan, ez altueran, ezta za zabaleran ere. 3) Panpina egiteko lehengaia librea izango da (egurra, papera, harria, buztina……). 4) Olentzero panpinak Abanto Euskaltegian (Peñukas 13. Gallarta) eman behar dira   abenduaren 11 baino lehen 5) Lehiaketa irabazten duten obrak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 11 baino leh...


2006ko otsailaren 23an ospatutako udal-batzarrean, Abantoko Udalak euskararen-ordenantzak onartu zituen. Interesgarria iruditu zaigu ordenantzak plazaratzea eta abantotar guztion eskura jartzea. Ordenantzak betetzea eta paper errean ez geratzea guzti-guztion zeregina da, horregatik erabaki dugu blog honetan jartzea. Honen inguruko zalantzaren edo kritikaren bat baldin baduzue, jakinarazi mesedez ahalik eta azkarren eta guk bideratuko dugu. Eskerrik asko beti bezala zure laguntzagatik.               EUSKARAREN ERABILERA SUSTATU ETA NORMALIZATZEKO UDAL...


  Jakingo duzuenez, Mihiluze izeneko telebista-saioa gauero ematen dute ETB-ren lehenengo kanaletik. Saio entretenigarria eta itxurosoa da zalantzarik gabe. Gainera, Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezleek maisuki gidatzen dutela esan behar dugu. Egunero, Euskal Herriko edozein txokotako hiru bikotek parte hartzen dute saio honetan eta hainbat proba gainditu behar dituzte hurrengo faseetara pasatzeko. Proba ezberdinak bezain erakargarriak dira; potokumeak, imihintzioka, erogilifikoa edo tribuaren berbak besteak beste. Baina artikulu honen asmoa ez da Mihiluze saioaren bertuteak a...


Aurkezpena

4
axolaelkartea 1456131269956 Axola Euskara Elkartea | 2007-02-05 17:51

Axolak Blog hau martxan jartzen du bazkide eta laguntzaile guztion erreferentzia eta topagunea izateko asmoz. Dakizuenez, betidanik erabili nahi izan ditugu teknologia berriak euskararen zerbitzura jartzeko eta bazkide guztion elkarlana eta komunikazioa errazteko. Hauxe da, beraz, euskarri honen zergatia. Zerbitzu honen bidez, guk antolatutako ekimenak eta ekintzen berri emango dizuegu. Animatu eta parte hartu.        


Azken iruzkinak