Hiru baten Ia hilabete joan da azken artikulotxoa argitaratu nuenetik. Baina ez pentsa oporretan izan naizenez, liaturik ibili naiz, besterik ez. Durango: 2015-04-02 Durango, Euskal Herria torneoaren lehena. Aritz eta biok joan ginen, baina semea ere ikusle, oraindik Debako karreraren ondorioak soinean zituen-eta. Durango galdu zuen, Agurain galdu zuen, eta entrenatzeko eguraldi oneko 10 egun ere bai. Baina tira, Durango. Barruko kontakizunaren erreferentziarik ez dudanez, labur-labur, puntuka. 1) Antolakuntza: eskas samarra, Axpeko lehen igoeran lasterketa ixten duen ohiko ...
Aspaldiko partez, nahiz eta kostaldean ibili, busti barik ibili zen tropela pasa den larunbatean Deban; lehorrean. Eta denboraldi honetan lehen aldiz, irteeran Gipuzkoako taldeak ziren nagusiki, Bizkaia taldeko pare bat neska eta iparraldetik etorritako talderen bat albo batera utzita. Lasterketaren ibilbideak egokia ematen zuen tropela mila zati egin eta lehertzeko, Itziar bi aldiz pasatu eta Iraeta inguruko aldapak igarotzeaz gain, helmugara iritsi baino lehen Kalbarioko gaina igo beharko zutelako txirrindulariek. Ikuslearentzat ere lasterketa aproposa da, apur bat mugit...
Eguraldi txakurra!! Horixe izan zuten pasa den larunbatean Uzarragako igoerari aurre egiteko, Antzuolako irteera-marran lerrokatu ziren 144 neska-mutilek. Ibilbide gogorra eta ohiko abiada handia nahikoa ez, eta gainera une bakar batean bakerik eman ez zuten euri txikia eta hotza kontrario!! Txirrindularitzaren epikaz hitz egiten denean, txirrindularien beste pasta bateko gizaki izaeraz jarduten denean... atzean ez daude soilik Terminillo elurtuaren edo Stelvio erraldoiaren igoera entzutetsu eta amaiezinak. Poligonoetan egiten diren gaztetxoenen lasterketa bortitzetan, kadete- et...
2015-03-15 Egia Zortea zer den! Eta zorte txarra zer den! Eta zenbateraino den beharrezkoa bata, eta zenbat komeni den urruti edukitzea bestea! Egia, Zumy Saria. Irteeran 114 txirrindulari neska eta mutilen artean. Aurretik 80 kilometroko ibilbidea. Lehen kilometroak 4 kilometroko t,erdiko zirkuitu zigisagatsu eta gorabeheratsu batean, Donostia barruan. Itzuli bakoitzean, gainera, tarteko-helmugaren saria jokoan. Panorama horren aurrean, begibistakoa zen lau itzuliak ziztu bizian igaroko zirela. Eta horrela gertatu zen. Egiako gaintxoa geunden begira, tarteko helmugaren pare...
2015/03/08 (Emakumearen Nazioarteko Eguna) Errenteria Egurra eta kitto!! Buff, lana zer den! Aste osoa kronikatxoa idazteko tartetxoa hartu nahi, eta ezin! Tira, ia astea joan bada ere, ostegun gauez, 21:30etan ordenagailuko erlojuan, lerro gutxi batzuk pasa den domeka arratsaldean Errenterian burututako lasterketari buruz. Egurra!!! Labur esanda. Irteeran 174 txirrindulari, helmugan 81, erretiratuak beraz 93. Triskantza horren arrazoiak? Batez-bestekoa, alde batetik, 42,53 kilometro ordukoa; ibilbidea bestetik, 77 kilometroko zirkuitua, bi igoera gogor samarrekin, ba...
Saiatu naizen arren, ez dut lortu iazko denboraldiko lasterketa guztien kronika denboraz egiterik. Hala ere, argazkiak zuen esku uzteko moduan nago. Segidan dituzue: Lizarra: 2014-04-27 https://www.dropbox.com/sh/9esic1wto5akezh/AADxk_MtkGUMP7r-Renq506sa?dl=0 Zegama: 2014-04-26 https://www.dropbox.com/sh/jwpviitu20wconv/AAASQj-noKz-MABGKL3wW7kba?dl=0 Agurain: 2014-04-24 https://www.dropbox.com/sh/njk2iaotvvh2kii/AADNEHAHUikaAz4C1uI6ylXLa?dl=0 Elgoibar: 2014-04-13 https://www.dropbox.com/sh/5qb3xaxykcaelb3/AADy567kUArJGAAwoDS3Eu8oa?dl=0 Deba: 2014-04-05 https://www.dropbox.com/sh/60g08751l...
Kontu pertsonalak direla eta, ezin izan naiz irteera ingurura gerturatu. Hala ere, Soraluzeko saihesbideko lehen igaroaldia ikustera iritsi naiz, kuadrillako Marije eta Juanshirekin batera. Suposatzen dut, gainerakoak bezala, Aritz urduri samar egongo dela. Hi,ondo? Nola hago? Fuerte habil? Beste hark laga in jok? Eta honek hirugarren urtea egitea erabaki jok eh?... Horrelako makina bat kontu esango zizkioten elkarri, fijo. Baina horrek berotzealdiko kontuak dira. Dagoeneko abiatua behar du lasterketak, beraz, akabo tregua. Aurretik 78 kilometroko ibilbidea dute, sekretu handirik ...
Arantzazuko igoera, zerutik gertu! 2014-05-10 Arantzazun egotea zerutik gertu sentitzea ei da. Batzuk espiritualtusanagatik, erlijio, fede eta sinismen sentimentuengatik diote hori; niri, berriz, mendiz inguratua egoteak, amildegi ertzera gerturatu ahal izateak, putreen hego-mugimendurik gabeko hegaldia begiratzeak, eraikinen berezitasun eta handitasunak barne-bake moduko bat eragiten dit hara hurbiltzen naizen aldiro. Eta gehiagotan joan beharko dut, daramadan estrés-maila ez da-eta normal-normala. Pedalkariek ere, barne-bakerik, bukatu arte behintzat, ez dut...
Segura, Liernin bueltaka! 2014-05-18 Arratsaldez karrera. Gureak goizez nahiago izaten du, gorputza naturalago izaten du-eta. Badirudi arratsaldez, bazkalosteko lozorrotik ateratzea gehiago kostatzen zaiola gorputzari. Gaur, gainera, maiatzeko egun bero horietako bat da. Eta hori gutxi balitz ibilbidea dago, 81 kilometro, eta Lierniko mendate motz baina tente eta lehergarri samarra hiru aldiz igo beharko dute, Hala ere, lasterketarako izena eman duten 86 karreristak adoretsu daude irteera-lerroan. Badakite sufritu egingo dutela, baina ez zaie axola, dagoena dago eta...
Zarautz, kostaldearen xarma! 2014-06-07 Barrualdekoontzat kostaldera joate hutsa berezia da, itsasoa behatu, itsas-haizearen brisa usaindu eta harekin gozatu, uda hasierako turista zuri-gorrien itxura xelebrearekin harritu, terraza batean eseri eta hondartzara begira egon… ; gaur, ordea, Azken Portutik abiatuko da hondartza, eta han ez brisarik, ez itsasertzaren ikusmirarik, ez turistarik… terraza, baina, aurkitu dugu. Hala ere, Zarautzen gaude, eta Zarautz Zarautz da, eta egoteko primerako eguraldia dugu. Kafea hartuz egin dugu arratsalderako plana. Gutako ba...
Gazte-mailako txirrindulari lasterketen kronika laburrak egitea du helburu blog honek, beti ere bide bazterretik begira dagoenaren ikuspegitik, bere bizipenetatik eta gogoetetatik, eta lasterketa barruan izango duen kolaboratzailearen lekukotza zuzenaz baliatuta. Kontakizun laburrari laguntza emanez, kronikek argazki-sortak izango dituzte bidaide. Hasiera honetan, atzerako bidaia egingo dugu, duela aste batzuk bukatu den gazte mailako denboraldian izan diren hainbat lasterketa gogoratuz. Hau da, denboraldia otsailean hasi eta irailean bukatu zen; blogak kontrako norabidea izango du, iraileko lasterketatik otsaileko lasterketeraino. Bost axola! bi gurpilen gainean, denborak aurrera zein atzera egin, ametsek hegan egiten dute-eta.