Arantzazuko igoera, aldapaaaa!!

bigurpil 1456131616907 bi gurpil | 2015-02-10 18:39

Arantzazuko igoera, zerutik gertu!

2014-05-10

 

 

Arantzazun egotea zerutik gertu sentitzea ei da. Batzuk espiritualtusanagatik, erlijio, fede eta sinismen sentimentuengatik diote hori; niri, berriz, mendiz inguratua egoteak, amildegi ertzera gerturatu ahal izateak, putreen hego-mugimendurik gabeko hegaldia begiratzeak, eraikinen berezitasun eta handitasunak barne-bake moduko bat eragiten dit hara hurbiltzen naizen aldiro. Eta gehiagotan joan beharko dut, daramadan estrés-maila ez da-eta normal-normala.

 

Pedalkariek ere, barne-bakerik, bukatu arte behintzat, ez dute sentituko, ezta paisaiaren ederrari begiratzeko tarterik hartuko eta gutxiago erlaxatu eta gorputza barrua errepasatzeko. Bederatzi kilometroko aldapa dute aurrez-aurre, lehen hirurak gogor-gogorrak maldaz, hurrengoak bigunakoak alde horretatik, baina ordura arte eramango duten erritmoak bihurtuko ditu sufrikario, azken 500 metroak batzuei infernu eta bati zeru bilakatu arte.

 

Hasiera, erdialdeko tartea edo helmuga. Antolakuntzako edo epaileen autoren batean sartzeko aukera izan ezik, beste irtenbiderik ez du ikusleak. Gehienok bukaeran pilatu gara, hasierako paragrafoan esandako sentimendu guztiei, Sindikako kafea eta bukaera zuzenean ikustearen plusa gehitu behar zaizkio eta.

 

Tabernako terrazaren lasaitasuna utzita, azken maldan gaude, ohi denez bide bazterrean. 24 minutu lasterketa hasi eta lehen taldetxoa agertu den arte, indartsuenak datoz hor eta Aritz ez dago. Sprintean Dani Maiora izan da azkarrena eta haren ondotik sartu dira Mikel Alonso eta Nicolas Torres. Gurea hamargarren izan da, irabazlearengandik 21 segundura. Ondo-ondo bukatu du, azken malda gogorrean berarekin zihoana atzean utzita eta metro dezente aurretik zuen beste bati zeukanari aurrea hartuta. Azken kilometroa baino lehenxeago makalaldi txikitxo bat izan ei du, segundu batzuetakoa, baina hori nahikoa taldetxoa galtzeko. Lastima!

 

Taldeko beste hirurak ere, Jonfer, Teran eta Martin, sartu dira.

 

67 lagun izan dira irteeran, eta 65 helmugan. Arazo mekaniko edo erorketaren bat tarteko, bestela ez zuten etsiko. Ziur!!

 

Argazkiak hemen: https://www.dropbox.com/sh/kh150wl1l2lwxwo/AAAwv6P1Q6RYLWXWY27RkPEKa?dl=0

 


Utzi iruzkina: