Unbe, bukaera tentea! 2014-06-15 Egia esan, ez dut gauza gehiegi gogoratzen karrera honen inguruan. Ibilbideari begiratu eta ikusi dut 101 kilometroko lasterketa izan zela, Lastur, Kalbarioa Mutriku aldetik eta Unbeko bukaera tartean zituela. Ibilbidea ikusita, esperantza bageneukan, azken kilometroak igotzaileentzako egokiak zirelako. Hori bai, indarrez iritsi behar bukaerara, bestela kitto. Gogoan daukat berandu samar abiatu ginela Eibarrerantz. Soraluzeko aldapara iritsi nahi genuen, baina ertzainek Osintxun eman ziguten altoa. Kotxea bazterrean utzi, eta han ikusi genuen last...
Gipuzkoako Itzulia Denboraldi berria hasteko hilabete eta erdi inguru falta, eta oraindik aurrekoaren errepasoa bukatu barik daukat. Falta ere, dezente falta zaidala esango nuke. Onena, falta diren lasterketen inguruko apunte batzuk egitea izango da eta, noski, dauzkadan argazkiak edozeinen esku jartzea. Nire esku dago zure esku jartzea! Beraz, laburpen-eran idazten hasteko erronka handi samarra: Gipuzkoako itzulia; hau da, lau etapako proba! Apunte orokor batzuk: - Zita handietako ohiko janzkera dotorea izan zuen las...
Ziklo kroserako eguraldi apartarekin, lokatza puntu batekin, baina gehiegikeriarik gabe. Ohiko zirkuituan, domeka goiz-pasa polita. 210 argazki hemen: https://www.dropbox.com/sh/id0nqgtebsa1vnx/AADHNJj_HnAm8hXfKWsZYy3Ma?dl=0
Ez dakit karreristek zer esango duten, baina ikuslearentzat zaharra baino askoz ere zirkuitu ikusgarriagoa Oñatin aurten prestatu dutena. Gazte, emakume eta master kategoriako 300 argazki hemen ikusgai: https://www.dropbox.com/sh/sjd4sgwq67jjfli/AABezPP7mf22VKY2HlCUHec4a?dl=0
Ezkion, mirari zain! 2014-08-26 Ezkion Amabirjina agertu zen sasoi batean. Milaka erromes joan ei zen bertara, erreguka mirari eske. Gu, ohi denez, lasterketa ikustera hurbildu gara ekaineko azken asteburuan. Egia esan, oraindik ez gara bertaraino hurbildu, ibilbidea ikusita erabaki dugulako hobe dela lasterketari Eitzaga gainean itxarotea. Eitzagako gain hori, Atagoiti, Gabiri, eta Ezkioko azken igoera ditu ibilbideak. Lasterketa bukatu, ez da Ezkio auzoan bertan bukatzen, erdialdean baizik, Igartubeiti baserriaren parean. Beraz, igoera ez da luzea, baina bai gogor samarra. Kont...
Berandu iritsi gara, kadeteen lasterketa bukatuta zela eta gazteena hasita. Master kategoriakoa ikusi dugu osorik, eta ondorengoaren hasiera. 196 argazki hemen: https://www.dropbox.com/sh/5teydgeibmjbver/AADTOjeVIkU_YyCO01dmolLXa?dl=0
Gatika, Bizkaian noraezean 2014-07-04 Egia esan, ez dut oroitzapen garbi garbirik Gatikan egindako lasterketaren inguruan. Gogoan daukat ostirala zela, bero egiten zuela, eta, nagusiak eta biok, eguerdiko ordubata aldera bilera bat genuela Bilbon. Bilera bukatuta, Gatikarantz abiatu ginen, han zain baigeneukan inguruetan bizi den lagun bat. Ez dakit zein jatetxetara eraman gintuen, baina, benetan, menu bikaina eman ziguten. Ahazten ez den horietakoa! Lasterketa hasi baino orduerdi bat lehenago Gatikan ginen. Taldeko autoan etorritako mutilei bisita eginda, Jexus lagunarekin elkart...
Aztiria, ur jauziak bukaeran! 2014-07-19 A zelako erauntsia gaurkoa! (2014-12-01) Lanetik irten eta erdi-itsuan igaro behar izan dut Usurbil eta Antzuola arteko tartea, ilunagatik batetik, baina euri-zaparradengatik batez ere. Aspaldian ez zuen horrela botatzen. Gogoan daukadan azken zaparrada handia Aztiriako lasterketaren bukaerakoa da. Pentsa, hainbeste botatzen zuen argazki-kamera ere ezkutatu egin nuela! Hortaz, kronikatxoarekin doazen argazkietan ez duzue bukaera aldekorik aurkituko. Uztailak 19, larunbat arratsaldeko 16:00etan hasiera ordua. Ez dakit denei ge...
Lokatzarik gabeko ziklo krosa Zirkuitu polita Berrizkoa, baina lokatza barik… akabo. Eguraldi sargori samarra, zirkuitu lehor lehorra, onenak falta… eta emoziorik ez! Lasterketa guztiak (masterretakoak salbu, hor ez baitago ondo jakiterik zer gertatzen ari den), hasierako itzulietan erabaki ziren eta! Gazteen lasterketan egon ziren aldaketa batzuk buruan, baina irabazleak denbora dezente atera zien bigarren eta hirugarren sailkatuei. Beti bezala, 238 doan eta kalitate altuan jartzeko moduan, hemen: https://www.dropbox.com/sh/j9idnkedlyviju6/AAB9SJMLOEIRvvYOdm...
2014-07-25, Euskadiko Txapelketa, ZornotzaEuritan iritsi gara Zornotzara:Juanshi laguna, Agur emaztea eta hirurok. Hasteko, aparkatu egin behar, eta, egiari zor, oraintxe jabetu naiz zenbat aldatu, hazi, den Zornotza.Leioan ikasi nuen nik, eta astero pasatzen ginen Zornotzatik, igande arratsaldean Bilbo alderantz, astelehenean unibertsitatera joateko, eta ostiraletan bueltan. Herriz herri ibili ohi zen busa, bazter guztietan geratuz, ordubete pasatxoan lasai egin zezakeen bidaia ia bi ordura luzatuz. Pentsa, ostiraletan Zornotzara iritsi baino lehenago, bazen busa geratu eta bide kontra zeg...
Gazte-mailako txirrindulari lasterketen kronika laburrak egitea du helburu blog honek, beti ere bide bazterretik begira dagoenaren ikuspegitik, bere bizipenetatik eta gogoetetatik, eta lasterketa barruan izango duen kolaboratzailearen lekukotza zuzenaz baliatuta. Kontakizun laburrari laguntza emanez, kronikek argazki-sortak izango dituzte bidaide. Hasiera honetan, atzerako bidaia egingo dugu, duela aste batzuk bukatu den gazte mailako denboraldian izan diren hainbat lasterketa gogoratuz. Hau da, denboraldia otsailean hasi eta irailean bukatu zen; blogak kontrako norabidea izango du, iraileko lasterketatik otsaileko lasterketeraino. Bost axola! bi gurpilen gainean, denborak aurrera zein atzera egin, ametsek hegan egiten dute-eta.