bi gurpil

hamaika amets

2014-08-14, AzkoitiaOndo pasauOndo pasauAndramaixek!!Zenbat parranda egin ote dugu Azkoitiko Andramaixetan!! Abuztuko jairik-jaiko ibilbidean, geltoki fijoa izan zen Azkoiti gure gaztetako lehen irteeretan. Zumarragan Urolako trena hartuta joan ginen behin baino gehiagotan, festara!! Dantza eskatu, kalabazak hartu, traguak, hango eta hemengo betirako lagunak egin... eguzkiaren lehen printzek erretiroa hartzera behartzen gintuzten arte. Azkoitiko kale nagusiko adokinek hitz egingo balute...Gaur, ordea, ez dago dantzarik; pedalen mundua da hau. Andramai-bezpera izanik,hala ere, makina bat jen...


Parrandatxoa egin nuen larunbatean. Domekan, goiz jaikitzeko ahalegina egin ondoren, gosaria sartu eta bizikletara igo nintzen. Hasieran kosta zitzaidan, baina ordu erdira ez nuen ajearen arrastorik! Desde luego, ez dago horrelako erremediorik!


2014-08-17, Aizarnazabal Iaz arte ez nuen herria ezagutzen. Ondotik askotan pasa bai, baina geratu, sekula ez! Herri txikia da Aizarnazabal, eta karreren ondoren ibiltzen garenontzat bikaina: erraz aparkatzen delako, muino batean dagoenez eta herritik lau aldiz igarotzen denez autoa mugitu beharrik ez dagoelako, taberna edo soziedadea edo biak zabalik egoten direlako eta pintxoak, txorizodunak behintzat, bikaina direlako. Beraz, domeka goiz pasa ederra egiteko baldintza guztiak ditu!Jai-eguna denez, emaztea, Garazi alaba, lagun bat eta hirurok hurbildu gara lasterketa ikustera. Gu, eta tald...


2014-08-30, Munduko Txapelketaren Atarikoa (Beasain)Abuztuaren bukaera, eta oporrei agur esateko proba berezi-berezia: Munduko Txapelketaren Atarikoa. Hau desberdina da, kontu askorengatik:1)Talde eta txirrindulari-kopurua: Euskal Herriko 27 talde, eta Espainiatik etorritako 16 talde. Txirrindulariak, berriz, 197.  2) Kilometrajea eta gogortasuna: 117,5 kilometro, eta Lierni-Atagoiti Ormaiztegitik-Lierni-Olabarria mendateak. 3) Eszenifikazioa:- Irten aurretik, eszenariora igoarazten dituzten talde guztiak, eta txirrindulari bakoitzaren izena ematen dute bozgarailuetatik, eta talde-arga...


Tartetxo bat egin dut idatzi barik. Batek daki zergatik, gogorik ez zait falta-eta. Tartean, ordea, berri on bat: datorren urtean txirrindulari-talde profesional euskaldun bat izango dugu, Jon Odriozolaren eskutik. Zorterik onena!. 2014-09-07, Lierni   Gogoratu atzoko Oñatiko etapak ez zuela guztiz erabakita utzi Kriteriumeko sailkapena, baina badira abantailatxoa lortu zuten batzuk. Atzoko irabazleari, Xubani, karrera bukatu eta gero galdetu nion: bihar zer Xuban? "Más y mejor" erantzun berak. Ikusi egin behar.55 kilometro, Ergoene behin igoko dute, Zerain beste behin, e...


Erosketak eginda, gaurko afaria eta biharko bazkaria prest, afalduta eta harrikoa eginda… dagoeneko ordenagailuaren aurrean. Oroimena dantzan, eta atzera begirako bide honetan Mendiko Kriteriuma parez pare. Aurrekoan bezala, bi jardunalditan jokatuko da. Lehendabiziko etapa Oñatin eta bigarren Liernin; azken hau, gainera, bi zatitan egingo da: lehenengo errepideko proba eta bigarrena erlojuaren aurkakoa. 2014-09-06, Oñati Lasterketa 10:00ak aldera hasiko den arren, kuadrillako bat eta biok 9:00ak aldera abiatu gara Antzuolatik, autoz. Taldeko mutilak, berriz, lehen...


Ipurdiko minez...

bigurpil 1456131616907 bi gurpil | 2014-10-19 18:11

Zortzi hilabeteko geldialdiaren ondoren, berriro bizikleta hartu dut. Poliki-poliki egin ditut 50 kilometro inguru. Ipurdiko mina jarri zait, kristorena! baina, hala ere, zoriontsu!!


Kitto! Amaitu da!

bigurpil 1456131616907 bi gurpil | 2014-10-14 20:39

Amaiera iragartzen duen titularrarekin hastea ere! Ba horrela kontuak. 2014ko Gipuzkoako gazte-mailako denboraldiari irailaren 14an eman zaio amaiera, Ibarrako lasterketarekin; hortaz, gogoeta egiteko une aproposa da. Nik, bide bazterretik gozatu egin dut. Aitortu beharra dago. Ohi denez, pedalei eraginez laehiatu diren neska-mutilek gorriak eta bi ikusi dituzte: busti egin dira, egarria pasa dute, zartakoren bat edo beste hartu duenik ere bada, jaisten zein igotzen aldapa latzak gainditu dituzte... baina baita ihesaldietan sartzea lortu, sariren bat eraman, saririk gabeko borrokatxoak ira...


bigurpil 1456131616907

Gazte-mailako txirrindulari lasterketen kronika laburrak egitea du helburu blog honek, beti ere bide bazterretik begira dagoenaren ikuspegitik, bere bizipenetatik eta gogoetetatik, eta lasterketa barruan izango duen kolaboratzailearen lekukotza zuzenaz baliatuta. Kontakizun laburrari laguntza emanez, kronikek argazki-sortak izango dituzte bidaide. Hasiera honetan, atzerako bidaia egingo dugu, duela aste batzuk bukatu den gazte mailako denboraldian izan diren hainbat lasterketa gogoratuz. Hau da, denboraldia otsailean hasi eta irailean bukatu zen; blogak kontrako norabidea izango du, iraileko lasterketatik otsaileko lasterketeraino. Bost axola! bi gurpilen gainean, denborak aurrera zein atzera egin, ametsek hegan egiten dute-eta.