Segura: Liernin bueltaka!

bigurpil 1456131616907 bi gurpil | 2015-02-09 21:40

Segura, Liernin bueltaka!

2014-05-18

 

 

Arratsaldez karrera. Gureak goizez nahiago izaten du, gorputza naturalago izaten du-eta. Badirudi arratsaldez, bazkalosteko lozorrotik ateratzea gehiago kostatzen zaiola gorputzari. Gaur, gainera, maiatzeko egun bero horietako bat da. Eta hori gutxi balitz ibilbidea dago, 81 kilometro, eta Lierniko mendate motz baina tente eta lehergarri samarra hiru aldiz igo beharko dute,

 

Hala ere, lasterketarako izena eman duten 86 karreristak adoretsu daude irteera-lerroan. Badakite sufritu egingo dutela, baina ez zaie axola, dagoena dago eta!.

 

 

Lierni gainean itxaron diogu lasterketari, bertan bi pasaera ikusita helmugara joateko asmoz. Hasiera-hasieratik puskatu egin da lasterketa, eta talde txikitan datoz. Aurrean indartsuenak lehen aldiz pasa direnean, eta baita bigarrenean ere. Aritz ere aurre samarrean dabil, baina hauspoa majo berotuta duela nabaritzen zaio.

 

Bigarren igaroaldia ikusita, ziztu bizian jaitsi gara Segurara. Izan ere, autoa aparka daitekeen tokitik helmugararaino ia herri osoa zeharkatu behar da. Gustura asko geratuko ginateke Ertaroko Segurako eraikinei begira, baina orain kontua beste bat da. Helmugara iritsi eta laster dator lehen sailkatua. Harritzekoa: Dani Maiora. Betikoa esan behar: inguru hauetan bera izan ohi da jaun eta jabe. Haren ondotik Gotzon Martin bizkaitarra, Mikel Alonso eta Aratz Olaizola sartu dira, 3 segundura, Aritz hamahirugarren izan da gaurkoan, 2 minutura. Ez dago gaizki,  helmugara 52 lagun baino ez dira iritsi.

 

Iritsi ez denetako bat Julen Umerez izan da. Lierni jaisten erori egin da, ihesaldian zihoala. Itxura denez kolpe handia hartu eta ospitalera eraman dute,

 

Argazkiak hemen: https://www.dropbox.com/sh/gg7e7172u24rrlg/AADt2z7reJrw9MeDpZE58mtha?dl=0

 


Utzi iruzkina: