Neure mundue zeuontzat zabalik

...danok dekogu negar eitteko biherrixena eta nire malkuek hitzek dire...

...Y al atardecer todos los especímenes raros de la ciudad se apoderan de las calles y roban bancos y, ya,los ciudadanos no se pueden sentar en ellos, no pueden esparcir migas de pan para las palomas porque no quedan (creo haber mencionado antes) bancos en los jardines, ni en los parques, ni en las plazas. Y también roban las rayas blancas de los pasos de cebra y, ya, los ciudadanos no pueden cruzar la calle porque toda la ciudad se ha convertido en archipiélago; todo son islas, islas, islas y mar, sobre todo mar. Y nadie se atreve a tocar ese mar negro que s...


Azken urteetan txarrerantz egin zuen geneukan harremanak, edo agian geu izan ginen aldatu ginenak, baina biok genekien hondamendian gora gindoazela, lasterbiderik hartu ez genuen arren. Hondamendian gora, poliki-poliki. Lehenengo zauri bat etorri zen. Ez zen luzea izan lehenengo zauria eta bigarrenaren arteko tartea. Hirugarrena etorri orduko, aldiz, pasata zegoen denboratxo bat, ia aurreko beste zauri biak ahazteko beste, baina hirugarrenarekin batera aurreko bi zauriak bizitu zitzaizkidan. Orduan gatza bota nuen zaurietan, sekula ez osatzeko, inoiz ez ahazteko jasandako min guztia. Hamabo...


Demagun…G hirian bizi naizela. 20 urte inguru ditudala eta ikaslea naizela. Ez dezadan gehiegi zehaztu...Pisu bateko 2. solairuan biziko naiz edo, agian, 4. solairuan, ez dakit... eta bere sinadura uzteko azulejo bat nahita alderantziz jartzen duen igeltseroaren komun horietako bat izango dut (erreparatu zuen etxeetako komunetan ea azulejo denak zuzen jarrita dauden, hala bada, nire komuna eta zuena ez du igeltsero berak jarri). Ezkatza ere igeltsero berak jarri zuela suposatuko dut, bertan ere bere sinadura izan daitekeen azulejo bat dagoelako alderantziz jarrita. ...


Azkazalak gorriz margotu eta atzerritarra izatera jolastea gustatzen zait:  hiriko autobus geltokietan paratu eta jendeari aurpegira begiratzea, haiek zerbait esatera ausartu daitezen. Eta ausarta da jendea, ez baitu inork 10 minutu baino gehiago irauten hortz artetik hitzen bat atera gabe. Nik ez ulertuarena egiten dut ordea, nire ama hizkuntzan galdetzen ez didatelako. Garrantzitsua da azkazalak gorriz margotzea, atzerritarraren itxura handiagoa ematen baitute. Gogoko dut autobus geltokiko tabernan kafesnea hartzea eta telebistako albisteak nirea ez den aberri bati buruz ari dir...


...aireportuetan beti geratzen da maletaren bat zintan bueltaka, jaberik gabe......edo jaberen bat maletarik gabe, eternitate bat zain, inoiz bueltatuko ez den maletaren zain......edo bai, agian handik bi astera, edo hobe, hilabete batera itzuliko da maleta, baina sekula ez jabeak azkenengo aldiz ikusi zuen bezala...----Imajinatu zenbat hegazkin aireratzen diren egunean aireportutik, zenbat hegazkinek hartzen duten lur...zenbat maleta zintetan bueltaka, zenbat jabe maletaren zain...


Ezta erreza orri zuri baten zer idatzi asmatzie gora beitxu eta dana zuri dauenien gatxa da zuritxasune margoztuko daben hitz bat topetie hitz horren albuen beste bat ipintxie eta beste bat gero esaldi bat osatu arte gustora itxiko zaitxun esaldixe. Ezta erreza etapa zuri honetatik urtetie baina badakigu etapa zurixen ostien beste bat etorriko dala eta beste honen atzetik, beste bat etapa-kate bat osotuz, esaldi bat sortzen dan moduen.   Ezta erreza orri zuri baten zer idatzi asmatzie gitxiau horrek hitzek azkenak ixen al direla pentsetan badogu eta puntue ipintxerakuen bizixe ama...


Pertsianako zuloetatik sartu zait goizean goiz lehenengo izpia. Bete-betean jo dit begian. Ze erremedio! Jagi egin beharko! Kafesne epela baso baten. Mostatxoiak. Dutxa ere epela. Eguraldia ere epel. Udaberria dela dio. Baina ez. Nik badakit gezurretan dabilela. Oraindik ez gaudela udaberrian. Egarri dela, baina oraindik ez dela udaberria. Badakit. Badakit engainatuta dagoela. Eta zuhaitzak goiz loratu dira, eguraldiari jaramon eginik. Fruitua emateko desiratzen. Eta loreak landetan. Tximeletak loreetan. Baina gauden negu honetako iñetasiak erauziko ditu zuhaitzetako loreak, baita land...


Egin du ihestrenak estaziotiketa zubarruan zoaz,baina zure parte batgeratu da estazioan,utzitakoherriari lotuta......eta bazoazbaina atzean utzitakoaez da sekula bueltatukozugana.


(aspaldiko bat...)   Espaloia bustita dago baina aspaldian ez du egin euririk. Anpuluak erauzi dizkio haizeak bihotzetik.   ...eta norbaitek esango lioke kantari: “ ez egin negarrik, munduak ez du eta malkoen beharrik”...


Leiho lurrundu batean maitasunezko poema bat idazteagatik zigortua izango banaiz, idazten jarraituko dut gupidagabe leiho lurrunduetan lurruna desagertu arren idatzitakoak bertan dirauelako.


aupi 1456131155097

ARIANE "Hariak. Gurasoen hariak, halabeharraren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak hariak. Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak. Titerearen modukoak, batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen. Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, haien gatibu. Eman dezagun berrogei urtez horrela eta batbatean ohartu ezetz, eguzkiaren edo hilargiaren errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, ez duzula haririk." (Joseba Sarrionandia)