Txamilotxa intxaurrondo gainean txipli-txipli kantari murru gainean hari begira dagoen katu beltzari. Txoriak hain dauka liluraturik katua lore gaineko inurriak ere hark bezala gura lukeela hegan eta kanta. Sama luze-luze jarri eta ahoa asko-asko irekiz kantuan hasten da inurria baina inork ezin entzun bere kantu ixila. Zangoak luze-luze lore gainetik salto egitera doa. Ez txoriak ez katuak ez du jakingo gertatutakoa.
...gabonetako zuhaitz izugarriari begira gurutzatu zuen zebrabidea... bizitzaren eta heriotzaren arteko jokuan... zuria eta beltza... beltza... beltza.
Ez al du hormak zirrikiturik? Ez ote du arrakalarik alboko gelako berotasuna barnera igaro dadin?. Beroa behar du horma hotzak musika behar du horma ixilak kolorea behar du horma itzaliak... Hain trinko ez balitz, hain hotz, hain zurrun... hain hantuste... Bere bihotzean arrakala bat zabalduko balu... zirrikituren bat... ...agian gehiago hurbilduko nintzaoike.
Bueno...besterik barik...espasixue badekot, fotologa bebai eta eztakitx eurrera erun alko doten bloga baia intenteu eingot sikeran...Ba ongi etorri danori neure mundure eta espero dot disfrutetie. Eskerrikasko bloga sortzera animeu dostazuenori! Mosu handi bat!
ARIANE "Hariak. Gurasoen hariak, halabeharraren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak hariak. Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak. Titerearen modukoak, batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen. Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, haien gatibu. Eman dezagun berrogei urtez horrela eta batbatean ohartu ezetz, eguzkiaren edo hilargiaren errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, ez duzula haririk." (Joseba Sarrionandia)