ARIANE "Hariak. Gurasoen hariak, halabeharraren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak hariak. Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak. Titerearen modukoak, batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen. Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, haien gatibu. Eman dezagun berrogei urtez horrela eta batbatean ohartu ezetz, eguzkiaren edo hilargiaren errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, ez duzula haririk." (Joseba Sarrionandia)