Zeruan piztu den izar berriari
Zeruan izar berri bat piztu zen astelehenean.
Akorduan daukat txikitan, min hartzen nuenean, "amaaa!" egiten nuela negar eta anpuluek bere buruaz beste egiten zutela begietatik lurrera zuzenean, masailetatik pasatu gabe. Burua bitan partitu izan banu bezala egiten nuen garraxi eta inguruko guztiak ni lasaitzen saiatzen baziren ere, inork ez zuen lortzen neskatila malkoti hura baretzen, amak salbu. Amak asmatu zuen minaren aurkako formula magikoa: min hartutako lekua igurzten zidan sorginen konjuru hura abesten zidan bitartean "txirristi mirristi gerrena plat olio zopa kikili salda urrup edan edo klik, ikimilikiliklik! Ken dakiola Aritxuri mina hemen-dik!". Azken silaba esatean eskua urrunera eramaten zuen indartsu eta niri iruditzen zitzaidan mina hara urrutira zihoala bere eskuarekin batera.
Jakingo ote zuen amak formula magiko hura zeruan piztu den izar berriagatik ez balitz? Eskerrik asko, dena dela, nire mina baretzeko formula asmatzearren. Goian bego.
Iruzkinak
urtzi 2008-12-05 22:17 #1
...astelehean eguzkiak ez zuen gailurretako elurrik urtu... oharkabean jausten zen elurra zerutik, zeruaren malkoak bailiran...

goian bego!

ilenia sarapova 2008-12-06 11:52 #2
ze ezagune eitzen iaten dana...heldu ein iate.
Esti 2008-12-06 15:47 #3
Ze politta!
Formula hori niretzako ez da sendatzeko formula, baizik eta aspertzen naizean gogoratzen dudan formula dibertigarria.

txirristi mirristi gerrena plat olio zopa kikili salda urrup edan edo klik, ikimilikiliklik!

Goian bego. Baita gure bihotzetan eta abesten ditugun bere kantetan ere!

Rose Kavalah 2008-12-22 14:23 #4
oso politxe Ariane..

Amantalgorri 2010-01-09 20:22 #5
Amak ez zuen sekula santan asmatuko formula hori, baratzeko xokoko xoxuak belarrira goxo-goxo xuxurlatu izan ez balio.
Orain ere amak ez luke leku hoberik topatuko zure idazki batean,
zure mina baretu nahian, eman diozuna baino. Ez al duzu, ba, jarri izar handi baten aldamenean?
Pozik egon beharko luke zure amak!...eta dagoelakoan nago.

Utzi iruzkina: