Zerua estrategia bihurtzen deneantxoriak hegazkinak dira.Haurrak jostailuen ordezfusilak hartzen dituzteneanjolaslekuak gudu-zelai bihurtzen dira etaez dago atzera egiterik.Gudaagintariek diotenean hasi eta amaitzen da.Gudatelebistaren beste aldeko sofaneroso etzanda dauden agintariek dioteneanhasi eta amaitzen da...
Hauts zuriz estali du egunotan G hiriak bere azala, antzina klase altuko jendeak egiten ohi zuen bezala eta zutaz oroitu naiz, zure gelako leihotik sartzen den argi errainuari begira egongo zara ohe gainean etzanda, hiru hilabetetan gelan pilatu zaizun hautsaren dantza begiradarekin jarraituz Sigur Rós entzuten duzun bitartean, edo beste zerbait. Zorionez, zure gelako hautsa ez da G hiria estaltzen duen hautsa bezain hotza eta pozten naiz.Zer moduz Liège aldetik? Oraindik zuri idatzitako hitzak ez dira (post)ontziratu. http://www.flickr.com/photos/ariaupi/4199214585/
tup-tup-tup-tup
Beti izan naiz itxarotekoazitetara ordu erdi-ordu laurden goizago agertzekoageldi nagoelajendea nire aurretik alde batera eta bestera pasatzen ikustea gustatzen zaidalakoeta aurreko espaloian zutabearen kontra dagoen emakumeak zigarroa nola erretzen duen ikustea ere gustatzen zaidalakoez dagoelako emakume baten sudurzuloetatik ateratzen den kea airean flotatzen ikustea baino gauza ederragorikEta askotan niri ere zigarroak erretzen hasteko gogoa sartzen zaitnorbaitek ni ikustean gauza bera pentsatu dezanbaina nahiago dut argazkiak ateratzeahauetako modeloa izatea baino...
Zirkuluko bi etxe-orratzen menpe Beti presaka, Arrapaladan Gelditzeko denborarik gabe Pentsatzeko asti barik Gizakiak Gizakia izateari utzi dio Non cogito Ergo Non sum Ahazten hasten den erraztasunaz Ahazten da ahazteaz Baina nahiago du ahaztu Memoriari lana aurrezteko Gizakiak Gizakia izateari utzi dio Non cogito Ergo Non sum Elkarren aurka Borrokatzen den espeziea Animali basatiak bezala Lagunari eskua luzatu beharrean Lepoan labankada sartzen diona Gizakiak Gizakia izateari utzi dio Non cogito Ergo...
-Kanibalak nonahi Nire gorputzaren okela zati bat Jan nahi duten Pirainak nonahi Nire azala burdinazkoa da Pirainen haginek Kanibalen hortzek Ezin hozkatu dezaketena Burua erditik zabaldu Eta koilara batekin Burmuina irentsi nahi didate Baina pentsamendu mingotsak dauzkat Eta segituan Komunera joan beharko dute Kanibalek, Pirainek, barrenak hustutzera
- Taberna horren aurretik pasatzean buruan neukan pentsamendutik atera zara bat-batean errealitatera. Aspaldian hartu dudan kaferik onena izan da. Katilu bizarduna goilarakadatxoka hustu dugu eta kafesne-esnedunezko berbak nahastu ditugu tabernako musikarekin batera eta ezti-begiradez bete txoko guztiak. Tailarinak espagettiekin ligatzen, K.U. eta dezepzioa eta orain fisikako ariketez betetzen egongo zaren orriak, memoria eta oroitzapenak, R hiria, eta haurtzaroa, “gometxak”(?) eskuan. Badakit etxera ailegatzean irribarre batez irakurriko duzula sarrera tentel hau, baina zure berbek zir...
Egunezin daasfaltoan oinutsik ibiliez badugu nahiodol gehiago isuriasfaltoan oinutsik ibiltzeadebekatuta dagoegunkristal eta odolezko errepideakegin ditugulakoguk-geuk.
Zeruan izar berri bat piztu zen astelehenean.Akorduan daukat txikitan, min hartzen nuenean, "amaaa!" egiten nuela negar eta anpuluek bere buruaz beste egiten zutela begietatik lurrera zuzenean, masailetatik pasatu gabe. Burua bitan partitu izan banu bezala egiten nuen garraxi eta inguruko guztiak ni lasaitzen saiatzen baziren ere, inork ez zuen lortzen neskatila malkoti hura baretzen, amak salbu. Amak asmatu zuen minaren aurkako formula magikoa: min hartutako lekua igurzten zidan sorginen konjuru hura abesten zidan bitartean "txirristi mirristi gerrena plat olio zopa kikili salda urrup edan...
Botoi salataria Batzuetan, bulegoan ez da behar handirik egoten eta alkandora gorriak justu momentu horretan izaten du ordenagailuan idazteko gogoa. Ez du ezer garrantzitsurik idazten, baina teklek ateratzen duten soinua gustatzen zaio. Beti gustatu izan zaio, pertxero horrek eusten duenean, behintzat. Horrelakoa da alkandora gorria, lotsabakoa, gauza bat gustatzen zaiolako egiten duen horietakoa. Gainera, gordetzen dituen madaritxo helduak pixka bat agerian uztea gustatzen zaio, fruitua pekatariaren eskura utziz, bistara baina aldi berean hain eskuraezin. Buleg...
ARIANE "Hariak. Gurasoen hariak, halabeharraren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak hariak. Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak. Titerearen modukoak, batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen. Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, haien gatibu. Eman dezagun berrogei urtez horrela eta batbatean ohartu ezetz, eguzkiaren edo hilargiaren errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, ez duzula haririk." (Joseba Sarrionandia)