kea
Beti izan naiz itxarotekoa
zitetara ordu erdi-ordu laurden goizago agertzekoa
geldi nagoela
jendea nire aurretik alde batera eta bestera pasatzen ikustea gustatzen zaidalako
eta aurreko espaloian zutabearen kontra dagoen emakumeak zigarroa nola erretzen duen ikustea ere gustatzen zaidalako
ez dagoelako
emakume baten sudurzuloetatik ateratzen den kea
airean flotatzen ikustea baino gauza ederragorik
Eta askotan
niri ere zigarroak erretzen hasteko gogoa sartzen zait
norbaitek ni ikustean gauza bera pentsatu dezan
baina nahiago dut argazkiak ateratzea
hauetako modeloa izatea baino...
Iruzkinak
2009-07-02 23:29 #1
Pertsonei hainbeste itxaron eta gero, agian, heriotzari ere gehiago itxaron beharko diozu tabakoaren keak ez baititu zure birikak usteldu.

ari 2009-07-02 23:31 #2
agian bai...edo ez. Gauza gehiagoz hil daiteke..."bitartean, heldu eskutik".

Joxepa 2009-07-03 01:54 #3
ni aldiz...
beti berandu ailegatzen diren horietakoa naiz
itxaroteak sortzen didan ezinegonak denbora gehiegi luzatzen didalako
segunduak minutu bihurtzen dira eta, minutuak, eternitatea.
"ez da etorriko" datorkit burura (etengabe),
4 aldiz segundu bakoitzeko
gutxienez,
eta jasangaitza egiten zait zalantzaren pisu astuna.
horregatik, lekurainoko ibilbidea ahalik eta astiroen egiten ahalegintzen naiz
biderik luzeena aukeratuz,
dendeetako eskaparateetan geldituz,
kristalaren bestaldean salgai jarritako objektuetan erreparatu gabe,
kristala ispilu gisa erabiliz...
ez nire burua ikusteko;
aldamenean igarotzen den jendearen ibilkerei so baizik,
zalantzak aztertuz.
gaur
atzo
edo bihar genuen hitzordua?
ta tokira iristean
ez zaude
sekula,
beti beranduegi
ailegatzen naizelako...
askotan,
joan ere
ez dut egiten
maizegi agian.

Ariane 2009-07-03 18:22 #4
Luzaroan itxaroten egoteak aspertu egiten du batzutan
are gehiago
itxaroten zabiltzan pertsonak badakienean nahiko puntuala zarela
eta ordu laurden goizago egongo zarela berari itxaroten
baina batzuek ezin dute zitara goizago agertzea jasan
eta nahiago dute bidea luzatu
baina bidea gehiegi luzatzeak ere bere kalteak dakartza

2 minutu gehiago eta banoa

Joxepa 2009-07-16 19:51 #5
baldin eta noizbaiten zita bat badaukagu, garaiz agertuko naizela zin dagizut...

Sitxu 2009-09-05 13:39 #6
Aupitxu!! ni be bloga eitxera anima naz... pasako naz noizipein bisitxie eitzen... mosu handi bet!!

2009-09-06 03:38 #7
Hamen gagoz!! XD...

Badakizu ze kale puñetero dan jada!

kea 2009-09-12 12:12 #8
Teilatutik erortzen den lehen tanta, azaletik irristatzen den laztan
suizida, edo zerua, zulo karraskaritik bezala erortzen den euria, izan
liteke, lehen malko itoginaren antzekotasunean, piano zahar baten
melodia mutua, ukabil barnean inoiz desegindako ametsak, behinola
erretzeko geratu zitzaizkizun oroitzapenak. Eta kea tximinitik,
ke-lausoa-ke-bustia-ke-marmartia, kea, zure begien lanbroa bestaldea
ezkutatzen...
ane 2009-10-05 18:46 #9

Aupi!!

Alpertuta ala? Jarri zerbait berria neska!

pa!

Amantalgorri 2010-01-08 10:25 #10
Jarraitzailetxu hori:
Argazki polit baino politagoak areratzen dituzu!
...bitartean heldu haritik.

Amantalgorri 2010-01-08 10:35 #11
Txatitxu:
Ahaztu egin jat hasierakoa aitatzea.
Aitxitxe Inaziok ere horixe egiten eban: gitxienez ordu erdi arinago heldu leku guztietara, ordua etarteko harlausatan igarri eta gero. Zuk mugikorrean beituko dozu, ezta? Denborak aurrera egin arren, "zuraren zuretik ezpala"
Sasoiz heldu ete naz?
Patxuek

Utzi iruzkina: