- Gudu Zelaiak -

aupi 1456131155097 Neure mundue zeuontzat zabalik | 2012-05-18 09:33

Zerua estrategia bihurtzen denean

txoriak hegazkinak dira.

Haurrak jostailuen ordez

fusilak hartzen dituztenean

jolaslekuak gudu-zelai bihurtzen dira eta

ez dago atzera egiterik.

Guda

agintariek diotenean hasi eta amaitzen da.

Guda

telebistaren beste aldeko sofan

eroso etzanda dauden agintariek diotenean

hasi eta amaitzen da...


Utzi iruzkina: