Non cogito ergo non sum

aupi 1456131155097 Neure mundue zeuontzat zabalik | 2009-05-17 13:42
3

Zirkuluko bi etxe-orratzen menpe

Beti presaka,

Arrapaladan

Gelditzeko denborarik gabe

Pentsatzeko asti barik

Gizakiak

Gizakia izateari utzi dio

Non cogito

Ergo

Non sum

Ahazten hasten den erraztasunaz

Ahazten da ahazteaz

Baina nahiago du ahaztu

Memoriari lana aurrezteko

Gizakiak

Gizakia izateari utzi dio

Non cogito

Ergo

Non sum

Elkarren aurka

Borrokatzen den espeziea

Animali basatiak bezala

Lagunari eskua luzatu beharrean

Lepoan labankada sartzen diona

Gizakiak

Gizakia izateari utzi dio

Non cogito

Ergo

Non sum

Izoztu orratzak

Gelditu denbora

Pentsatu

Luzatu eskua

“Cogito ergo sum”

urtziu

urtziu 2009-05-29 15:04 #1

nik pentsatu izan det cogito ergo sum beharren, ez ote dan cogito quod sum, hau da, naizelako, exisitzen naizelako pentsatzen du. Kontua da, hala balitz, mundu hontan lau katu biziko lirateke (giñateke?)...

Tamalez, pentsatzen ez dun jende asko bizi da, Descartes oker zebillen ontan ere...

ane

ane 2009-06-26 16:45 #2

seguro ez dala hainbesterako izango,... seguro nik askoz gehio botako detela faltan G. Igual ez naiz bueltatuko inoiz, ziklo bat bukatzea da azken batean, baina beharra neukan.

muxu1 ta osondo pasa uda, ta dana

Amantalgorri

Amantalgorri 2010-01-08 16:30 #3

Azkenean, "cogito" horren akatsa ez ote da izango herrentasuna? Hau da, "cojito" geratu zaigula?
Dena dela, eskertzekoa da gizakia bergizakitzeko ahalegina.
Polito geratzen da poemako hitz-jokoa.
"Non cogito, ergo sum" ere ez da aukera makala, benetan izateko pentsamenduak alde batera uztea zilegi balitz.

Utzi iruzkina: