Botoi galduen bilduma. (Botoi salataria).

aupi 1456131155097 Neure mundue zeuontzat zabalik | 2008-10-01 23:25
7

Botoi salataria

Batzuetan, bulegoan ez da behar handirik egoten eta alkandora gorriak justu momentu horretan izaten du ordenagailuan idazteko gogoa. Ez du ezer garrantzitsurik idazten, baina teklek ateratzen duten soinua gustatzen zaio. Beti gustatu izan zaio, pertxero horrek eusten duenean, behintzat. Horrelakoa da alkandora gorria, lotsabakoa, gauza bat gustatzen zaiolako egiten duen horietakoa. Gainera, gordetzen dituen madaritxo helduak pixka bat agerian uztea gustatzen zaio, fruitua pekatariaren eskura utziz, bistara baina aldi berean hain eskuraezin. Bulegotik paseo laburrak egitea ere gogoko du alkandora gorriak, mahaien albotik pasatzen denean korbatadun alkandorak begira dituela somatzea. Ia-ia korbatadun alkandorak kolorez aldatzen suma ditzake, denek egiten dute gorrirantz, labadoran arropa txuriaren artean tanga gorria sartzen denean arropa zuria larrosa kolorekoa irtetzen den moduan. Eta igartzen du korbatek estutu egiten dutela alkandoraren sama partea, baina berak gustoko du halako erreakzioak probokatzea beste alkandorengan.

Lantzean behin, korbatadun alkandoraren bat ausartu egiten da alkandora gorria afari batera gonbidatzen, baina oso tarteka izaten da hori, korbatadun alkandorek ez dutelako adorerik izaten horretarako, alkandora gorriari  konpainian afaltzea asko gustatu arren. Askotan gertatu izan zaio korbatadun alkandora batek gonbidatzea afaria jaten eta, gero, egun horretan beste alkandora bat agertzea zitara, baina inoiz ez dio uko egin alkandorekin afaltzeari. Agian badakielako. Badaki korbatadun alkandorek afaria zeri deitzen dioten. Baina ez du bere burua engainatuko, berak ere ondo pasatzen du afari horietan, batez ere bukaeran.  Korbatadun alkandora (edo beste alkandoraren bat, baina beti ere arra) hurbildu egiten da beregana, hainbeste non iluntasuna baino ez duen ikusten, baina alkardora sentitzen du bere kontra, leun, goxo. Goitik behera botoiak askatzen dizkio, edo hobe esanda erauzi, eta kilimak sentitzen ditu, su-ziriak sabelean, alkandora azpiko madari puntak gogortzen, bistara geratuko direnak laster, heldu, goxo. Eta hortik aurrera betikoa, alkandora biak bata bestearen gainean basati lurrean.

Hurrengo goizean altxatuko da alkandora gorria lurretik, azkar bere pertxan jarri, botoiak lotu eta justu momentu horretan konturatuko da botoi bat falta duela, baina ezin izan du denborarik galdu botoia bilatzen beharrerantz joan behar duelako azkar, bidean bart gauekoak gogoratuz. Burua horretan duela helduko da eraikineko atera, konturatu gabe igandea dela, ez duela beharrik eta kilometro erdi egin duela atzerantz, bere etxerako kontrako norantzan.

Ordu batzuk geroago korbatadun alkandorak behearen gainean jarraituko du oraindik eta ez da konturatuko ezkatzean alkandora beltza dagoela berarentzat armuzua prestatzen honek musu batez esnatu arte. "Kaixo pitxin, ailegatu naiz etxera azkenean!". Apuratuta jaiki da, baina alboan ez du alkandora gorririk ikusi eta lasaitu egin da apur bat. Gosaldu eta paseatzera irten da, kontzientzia  pixka bat lasaitzeko, haize freskoa hartzeko, bart gauekoak gogoratuz, baina ahazteko. "Ezin dugu honela jarraitu".

Hamabi t'erdietan bueltatu da etxera eta atetik sartzerakoan barruan ez dagoela alkandorarik sumatu du. Badaezpadan gela guztietan begiratu du. Alkandorarik ez. Ezkatzean post-it idatzi bat baino ez. "Ez dut azalpenik behar. Alkandora lurrina dago etxe osoan eta ez da ez nirea, ezta zurea ere. Eta botoi gorri bat aurkitu dut gure gelan. Botoi gorria. Ni ez naiz gorria. Beltza.". Eta alkandora beltza etxetik alde egiten imajinatu du, inoiz baino beltzago, inoiz baino ilunago.

(Eskerrikasko amaierararte irakurri dozuenori, zuek ixengo zarie "irakurtzen ez daben" gizarte horren salbuespena)

Rose Kavalah

Rose Kavalah 2008-10-02 14:40 #1

alkondara gaixoak...

pertxen kontuegaitxik, eureri ordainjutie tokau bier

stikstak

stikstak 2008-10-23 23:23 #2

Aspaldiko partez sartu naiz ta egixa esateko ez nakan hainbeste letradun testua irakurtzeko gogorik, baiña eitteko beste gauza hoberik ez nakala pentsau eta aurrera ein dot istoriuan zihar, eta eskerrak, bestela, irakurtzen ez daban gizarteko parte bihurtuko nitzan eta holako testu original bat galduko naban! Benetan gustau jata.

Ondo pasa urrikooon! Mesedez, ez zaitte ximeldu nire kulpiagaittik! :´(

Ilenia Sarapova

Ilenia Sarapova 2008-10-30 09:05 #3

847356238974567284....pertsona

27482354375...................pertsona

45237...............................pertsona

6481................................pertsona

87....................................pertsona

4......................................pertsona

3,2,1, ZEROOOOOOOO!!!

3 TALO MESEDEEEEEEEEEEEEEZ!

Itzel!

i miss you! lagunen juergie! no lo dudes!

korridorean

korridorean 2008-11-08 12:49 #4

saltxitxas de pollo

esan nonori nire dortokak oilue jaten dauiela, ta ia nok sinestutentzun!

Joxepa

Joxepa 2009-06-18 12:52 #5

Joxepa

Joxepa 2009-06-18 12:53 #6

Eskerrak zuri!

Amantalgorri

Amantalgorri 2010-01-10 15:48 #7

Betiko istorixe kontetako modu orijinala topeu dozu.
Polit-polit-politxe geratu jatzu.
koloriek be ondo asmau dozuz.

Utzi iruzkina: