G hiria
Hauts zuriz estali du egunotan G hiriak bere azala, antzina klase altuko jendeak egiten ohi zuen bezala eta zutaz oroitu naiz, zure gelako leihotik sartzen den argi errainuari begira egongo zara ohe gainean etzanda, hiru hilabetetan gelan pilatu zaizun hautsaren dantza begiradarekin jarraituz Sigur Rós entzuten duzun bitartean, edo beste zerbait. Zorionez, zure gelako hautsa ez da G hiria estaltzen duen hautsa bezain hotza eta pozten naiz.
Zer moduz Liège aldetik? Oraindik zuri idatzitako hitzak ez dira (post)ontziratu.
http://www.flickr.com/photos/ariaupi/4199214585/
Iruzkinak
esti 2009-12-24 00:27 #1
G hiria polita da estalki zuria duenean, batez ere hamabigarren pixutik begiratuz gero...
flickr-eko argazkiak ikusi ditut, baina ezin komentariorik utzi... ze politaaaak!

Amantalgorri 2010-01-05 22:10 #2

Hauts guztiak ez dira berdinak, ezta laztantxu?
Ez horixe!
Batzuk "majico" magikoak dira

ane 2010-03-13 17:07 #3

Joo... ze lotsa. Denbora neraman hemendik pasa gabe (konturatuko zinan, karo). Pentsatzen nun ia alboratuta zeneukala eta voilè sorpresa gaur. Kasualidadez Sigur Ros entzuten oraindik ere, hemen, dagoeneko eguzkia agertzen ez den hiri zikin honetan. Baina pozik.

Hemen G-n baina eskale gehiago dago, baina ez dute txirula desafinaturik jotzen. Ez dute delinquentes abesten trena gainetik pasatzen zaien bitartean. Elurra egiten duenean, elurrak dena zuritzen du, baina hala ere ez du ezer garbitzen; beti bezain zikin dena, beti bezain ilun zuriz jantzita ere. Baina hala ere pozik.

Missatzen dut hori guztia, ez pentsa, sarri eta oso barrutik. Datorren urtean hau missatuko dudan neurri berean, iruditzen zait. Labanderira noa tout de suite, hemen larunbat arratsaldeko ohiturak pixka bat aldatzen dira.

Milesker post-agatik, hiru hilabete beranduago, baina merci beaucoup!

Bisous eta soigne-toi

Utzi iruzkina: