Nobody has realished
Txamilotxa intxaurrondo gainean
txipli-txipli kantari
murru gainean hari begira
dagoen katu beltzari.
Txoriak hain dauka
liluraturik katua
lore gaineko inurriak ere
hark bezala gura lukeela
hegan eta kanta.
Sama luze-luze jarri eta
ahoa asko-asko irekiz
kantuan hasten da inurria
baina inork ezin entzun
bere kantu ixila.
Zangoak luze-luze
lore gainetik salto egitera doa.
Ez txoriak
ez katuak
ez du jakingo gertatutakoa.
Iruzkinak
Rose Kavalah 2008-09-02 23:12 #1
Tristie hau be bai. Holako istori antzeko bati buruz bidixo bat tope naben aspaldi, iwal dekozu ikusitxe, baia x sakaso hamen iztntzut linke:<br><br> http://es.youtube.com/watch?v=sdUUx5FdySs<br>
Utzi iruzkina: