azkazal gorriak

aupi 1456131155097 Neure mundue zeuontzat zabalik | 2008-06-12 16:36
6

Azkazalak gorriz margotu eta atzerritarra izatera jolastea gustatzen zait:  hiriko autobus geltokietan paratu eta jendeari aurpegira begiratzea, haiek zerbait esatera ausartu daitezen. Eta ausarta da jendea, ez baitu inork 10 minutu baino gehiago irauten hortz artetik hitzen bat atera gabe. Nik ez ulertuarena egiten dut ordea, nire ama hizkuntzan galdetzen ez didatelako. Garrantzitsua da azkazalak gorriz margotzea, atzerritarraren itxura handiagoa ematen baitute.

Gogoko dut autobus geltokiko tabernan kafesnea hartzea eta telebistako albisteak nirea ez den aberri bati buruz ari direla pentsatzea.

Gogoak ematen didanean beste hiri baterako billetea hartu eta gauza bera egingo dut, baina lehenik begietara so daukadan neska gazte bati galdetuko diot ea non hartzen den G-rako billetea, ulertzen ez duenaren aurpegia jarriko didan bitartean. Gero ohartuko naiz azkazalak gorriz margotuta dituela.

2008-06-12 19:53 #1

...eta Badakigu bIok gure barneko pertsona horren sena kanpora ateratzen...benetean liLuratu eta txundItzen gaituelako,...eRRUtina mozteko aitzakia delako...BIzitzak bizitzeko agindu digulako...izan ere...NAizena naiz zu horrelakoa zarelako...

irakur ezazu begiek horren handi ikusten dutena...eta normaltasunetik haratago dagoena...

Urtzi

Urtzi 2008-06-13 12:00 #2

baina baten batek agian bai, agian galdetuko dizu zein den zure ama hizkuntza, eta gero esango dizu berak ikasi nahi duela baina ez duela ikasten politizatuegia dagoelako. Eta hizketan segiko du bere bizitza kontzatzen, baina zuk ez duzu jakingo egia ala gezurra den. Esango dizu ingenieritza ikasi zuela, edo antzeko zerbait, baina peritoak harroputz samarrak direlako ez duela gustura ikasiko, eta ikasketa bukatuta ez duela lan egin ikasi zuen horretan, mind mapper (bi p-rekin bai) bat dela. Hori izango da lehen aldia lanbide horren berri duzuna...

baina autobus geltokian berak ez du G-rako billeterik eskatuko, urrunago joango da...

ane

ane 2008-06-14 13:19 #3

nik ere azkazalak pintau bar ditut! bai jauna... gogoa sartu zat. Nik korroboratzen det Urtzik esandakoa... geltoki vs. estaziño... zein da trena ta zein busa??

Nik ere idatzi nun zerbait bus estazioan ingurun... baino ustet irakurri zendula (altun ta dana) asisk ez dizut gogoraraziko. Badaukate zerbait geltokiek, hasiera eta bukaera izate hori.

muxu1

Itzea

Itzea 2008-06-19 23:28 #4

Ez nekin azkazalak pintatze horrek beste norbait izateko aukera emate zunik... Nik beltzez margotzeitut(hanketakok), ez da berdina. Gorrik badakate halako toke...parisino bat...???

muxu1

Esti

Esti 2008-07-13 16:37 #5

Sartu-urten bat ein dot! Oin denporiakin juxtu nabil, baiña ein dot bixitatxo bat! Asko dakat irakurtzeko zure txokotxo hontaaan! Irakurrittakuan ipiniko dot beste komentarixon bat!

Uda ona euki deizulaa! Paaa!

Rose Kavalah

Rose Kavalah 2008-09-03 00:37 #6

hizkuntzatik aparte nik azkazalan kontue ikutukot, sasoi hontako hiritarren senak azaltzen deu hori ta...

bizixe lar ariñ bizi nahi deu jentiek gaur egun, hainbat millo urte bier dabezen prozesuek pare bat orduten bete nahirik

pasientzixe galdu da. edozetarako itxarotie, "denpora galtzie" bilakatuz, jakiñ barik itxarote horrek emotentzola lantzien garrantzixe ekintzieri.

ta ildo horretatik jarraitxute, jentie ariñ aspertzen da danagaz. Geur hainbeste maite dotena, bixerko ahaztute dekot.
ta honek danak  "GU, GUTAZ ASPERTZIE " erakarten deu

Ta nik uste, hau dala jentiek azkazalak margoztuz atzerritar bat izetie maite izetien arrazoitariko bat. Azkazalak margotuz, mozorro bat jantziz, edota titixek handitxuz... beste edonor direla asmatu ta beste baten bizixe bizi dabela, eurenaz aspertute, jakin barik azkazal, mozorro edota titi horren atzien, oniño pertsona berak jarraitzen dabela

Utzi iruzkina: