--Aurtengo Negue---

aupi 1456131155097 Neure mundue zeuontzat zabalik | 2008-02-16 14:48
1

Pertsianako zuloetatik sartu zait goizean goiz lehenengo izpia. Bete-betean jo dit begian. Ze erremedio! Jagi egin beharko! Kafesne epela baso baten. Mostatxoiak. Dutxa ere epela. Eguraldia ere epel. Udaberria dela dio. Baina ez. Nik badakit gezurretan dabilela. Oraindik ez gaudela udaberrian. Egarri dela, baina oraindik ez dela udaberria. Badakit. Badakit engainatuta dagoela. Eta zuhaitzak goiz loratu dira, eguraldiari jaramon eginik. Fruitua emateko desiratzen. Eta loreak landetan. Tximeletak loreetan. Baina gauden negu honetako iñetasiak erauziko ditu zuhaitzetako loreak, baita landetakoak ere. Lore gabeko udaberria izango dugu. Aurten. Tximeleta bakoa.

2008-02-16 16:19 #1

<P>hiru bat astez aurretatu ei da udaberria, hala esan dute teleberrin. Baina iñetasia, kazkabarra, harria elurrak edo dena delakoak goiz loratu diren zuhaitzak biluztuko ditu udazkena izango balitz bezala... Baina ez... ez da udazkena, negu akabera da, udaberriaren ataria...</P>
<P>Gizakiak natura zoratu din...</P>


Utzi iruzkina: