G hiriko beste bat

aupi 1456131155097 Neure mundue zeuontzat zabalik | 2008-06-24 23:34
3

Demagun…G hirian bizi naizela. 20 urte inguru ditudala eta ikaslea naizela. Ez dezadan gehiegi zehaztu...Pisu bateko 2. solairuan biziko naiz edo, agian, 4. solairuan, ez dakit... eta bere sinadura uzteko azulejo bat nahita alderantziz jartzen duen igeltseroaren komun horietako bat izango dut (erreparatu zuen etxeetako komunetan ea azulejo denak zuzen jarrita dauden, hala bada, nire komuna eta zuena ez du igeltsero berak jarri). Ezkatza ere igeltsero berak jarri zuela suposatuko dut, bertan ere bere sinadura izan daitekeen azulejo bat dagoelako alderantziz jarrita. Edo ez, agian zuzen jarrita dagoen bakarra da eta besteak daude alderantziz, igual.

Usoen bizitokia izango da G, hainbeste enpagu ematen didaten uso nazkagarriena. Eta ikasleen bizilekua ere bai, etorkinena bezainbeste. Nik, bizikleta hartuko dut egunero Unibertsitatera joateko eta ia beti norbaiten aurka joango naiz, edo bera etorriko da nire kontra. Dena dela, emaitza beti izango da bera. Oinez noanean ere, parez pare jarriko naiz norbaitekin eta berak eskumarantz egiten duenean, nik ezkerrerantz egingo dut, eta nik eskumarantz egiten dudanean, berak ezkerrerantz. Eta hor egongo gara, tangoa dantzatzen bezala, baina gerritik oratu gabe. Hori dena bata geldi geratu arte eta bestea mugitzen den heinean biok aurrera jarraitzen dugun arte. Egunero berdin. Eta egunean gutxienez bi aldiz.

Baina egun batean, kaleko topaketa horiek saihesteko metodoa bilatuko dut, bizikletan nire norabidea besteei transmititzeko metodoa (kotxeen intermitentearen funtzio antzekoa izango duena), ezezagunekin kalean ustekabean tangoa dantzatzen jartzea eragotziko duen metodoa: BEGIRADAREN METODOA ©

Begiradaren metodoa praktikan jarriko dut egun batean, benetan funtzionatzen duela frogatzeko: ez diet ezezagunei begietara begiratuko, nire bideari baino. Konturatuko naiz eurak ere ohartzen direla nik norantz joan gura dudan eta ez direla nire parean jarriko. Gero, metodoa patentatzera joango naiz, badaezpadan.

abisatu dut behin baino gehiagotan begiradaren garrantziaz, bestela ikusi honako honi gertatutakoa

begiradetan galdutako beste bat

begiradetan galdutako beste bat 2008-06-25 11:13 #1

eta sekretua patentea egin aurretik kontatu dozu?

horrenbeste enpagu emoten dotzuzen usoak pentsa zenbat gehiago eman legiketen zure 2. edo 4 solairuko balkoien egingo balute

baibaiaez

baibaiaez 2008-06-25 15:50 #2

"Edo ez, agian zuzen jarrita dagoen bakarra da eta besteak daude alderantziz". X-)

Inoiz pentsatu al duzu gauza orok begirada bat duela hasiera puntutzat?
- erosketak egiten ari zarela... toma begirada! "horixe nahi dut!" diote begiek halakoetan.
- eta zer da galdera bat egin ondoren jasotzen duzun lehenengo erantzuna? hori ba, begirada bat!
- zer esanik ez amodio istorioei buruz, (bai bideragarriak zein ezinezkoak) hasieran begirada hutsez erainkitzen dira, hortxe ba istorioaren ardatza.

Are gehiago, esango nuke mundu paralelo bat eraikitzeko ez dela besterik behar.
Hona hemen jakintza fisiologiko pixkat:
Gure loaldiaren atal bati REM loa deritzo, lo horrek irauten duen bitartean begiak azkar eta mugimendu guztietara mugitzen ditugu etengabe begiak itxita dauzkagularik. Gauza xelebrea da, hain zuzen ere aldi horretan egiten dugu amets.
Loaren beste aldiari EZ-REM edo NREM deritzo.
Soilik REM aldian egonda esnatzen bagara gogoratuko ditugu ametsak.

ze, nok esan deu ezin dala begiratu begixek itxitxe dekeuzen bitxartien? enaz neu ixengo hori diñona, ez horixe!

-begiraden zale (eta erabiltzaile) sutsu bat-

ane

ane 2008-06-26 02:04 #3

G. Hain ezgauza, hain iluna, hain argia eta zenbaiteraino "gure" egin dugun. "Gureegi" beharbada. Galdu egin du, neretzat behintzat, hiritasun aseptiko hori eta hurbilago sentitzen det. Bete egin nau apurbat eta hegan egiten zailagoa da horrela.

http://www.fotolog.com/zoti/9912898

hori idatzi nuen behin. Hiria txiki sentitzen nuela dagoeneko, iada ez niola jendeari begietara begiratzen.

Hemendik aurrera badakit, galduta nagoenean, neure buruarekin iraultzan, jendeari begietara begiratuko diot; ea baden zu bezala begiraden arrantzan ibiltzen den inor paseatzen Gko kaleetan. Eta ea zuk bezalako istorio politak gordetzen dituen begi horien barrenean.

[blogez change: http://strip-hitz.blogspot.com/]

Utzi iruzkina: