Harremana

aupi 1456131155097 Neure mundue zeuontzat zabalik | 2008-07-10 11:04
7

Azken urteetan txarrerantz egin zuen geneukan harremanak, edo agian geu izan ginen aldatu ginenak, baina biok genekien hondamendian gora gindoazela, lasterbiderik hartu ez genuen arren. Hondamendian gora, poliki-poliki.

Lehenengo zauri bat etorri zen. Ez zen luzea izan lehenengo zauria eta bigarrenaren arteko tartea. Hirugarrena etorri orduko, aldiz, pasata zegoen denboratxo bat, ia aurreko beste zauri biak ahazteko beste, baina hirugarrenarekin batera aurreko bi zauriak bizitu zitzaizkidan. Orduan gatza bota nuen zaurietan, sekula ez osatzeko, inoiz ez ahazteko jasandako min guztia. Hamabost. Hamabost izan dira denetara egin dizkidazun zauriak. Hamabost zauri gatzeztatu.

Beraz, bidaiatzea erabaki nuen, alde egitea, ebaditzeko, edo Haragiaz ahazteko; sufrimendua baino ekartzen ez zidan haragi zati honetatik urruntzeko. Begiak itxi eta gorputzeko arterietatik egin nuen bidaia. Lehenengo geltokia: bihotza. Mina. Mina besterik ez nuen bisitatu bertan. Mina. Mina. Eta aurrera jarraitzea erabaki nuen, bidaiatzen. Bigarren geltokia: burua. Pentsamendu nahasiak. Beherapenetan bezala, dena hankaz gora. Dena ordenatzen saiatu nintzen eta, hor nonbait, aurkitu nuen neoizko argiz iragartzen: The End. Bukatu da. Bukatu da. Dendara sartu eta Souvenir bat erosi nuen. Elur-malutez beteriko kristalezko bola tipikoa. Zer zegoen barruan? Agian hutsik zegoen, gure harremana bezain hutsik. Edo agian aulki bat zegoen bolaren erdian, Aulki bat elurretan; erreflexionatzera jesartzeko aulkia.

Souvenirra maletan sartu, eta bidaia amaitutzat eman nuen: nire Eskuetako mapak irakurtzen ikasi nuen bidaian, edo hobe esan, neoizko argiak interpretatzen: The End. Bukatu da.

Ni ez naiz Zu bezain ahula. Biok Falta genuen sua, bai, baina zuk etsi egin zenuen, ez zenuen zigarroa piztea lortu, harri koxkorrekin ezin izan zenuelako txinpartarik atera, poxpolo hezeekin ezin izan zenuelako surik egin. Etsi egin zenuen. Nik, ostera, metxero bat aurkitu nuen bide bazterrean, zigarroa piztu nuen eta kalada bat eman nion, bi, hiru....zazpi. Ke artean ebaditu nintzen eta zigarroa asfaltoan itzali, beherantz izugarrizko indarra eginez hondakina tximur-tximur eginda uzteko, gu bion arteko harremana bezalaxe.

Emakume idazle euskaldunek minaz idatzi ohi dute; minaz, minez.

urtzi

urtzi 2008-07-10 12:14 #1

kritikatuko nizuke... baño ezin det! beno...kritika ona re izan daiteke ez? ba oni kritika ona besteik ezin diot in...

Pilla bat gustatu zait, egitan!

ondo segi!

urtzi

urtzi 2008-07-10 12:15 #2

p.d.intertestualitatea oso ona!!!

baibaiaez

baibaiaez 2008-07-11 19:32 #3

hau deskribitzeko udako esaldi erabilienetariko bat izengo dana idatziko dot : bi kaña (edo kaña bi) lol

neuri be pillue gustau jat, asko asko asko.

Nik beti pentsau izeot hondamendixe beherakada bat dala, gauza txarrak ixeten ei diren modukoa (marie behien egotielez), baia gero konturetu naz hondaMENDI berbie derrigorrez goruntz jun bidala, beran klimax-era heldu artien behintzet bai.

eta uztail amaierarako planak, eta irailerako PLAN-a, bai, bai, maiuskulakaz teklieko dot, diñoe geuzak errezau betetan dizela maiuskulaz idatzi ezkero.
eta abuztue? abuztue betiko uda tipikoko bizimodue eruteko erabilli geinke. baña gu beste zozen bille gabiz, beti, eta topauko dogu/doguz "atipikotasun" hori/horrek.

I already miss u.
bueltararte!

baibaiaez

korridorean

korridorean 2008-07-11 22:14 #4

karmele jaio, eider rodrigez, uxue alberdi, (katixa agirre?)...

minez idazten dauie euskal idazle emakumiek. minez, minaz. hauri diñozu.

zuk zelan irakurten dozuz minaz idatziriko minezko berba horrek? minez?

batzutan min fin horrek hain dako plazer handidxe, delikaue...

ta zelan idazten dau ariane ensunzak?

Esti

Esti 2008-07-14 13:57 #5

Joe Aupi! Ke krak! Pillua gustau jata! Erderazko hitz bat erabiliko dot "anonadada" ez dakit zegaittik baiña beti gustau jata... holan laga nau gaurkuan zure testuak! Benetan! Bene-benetan!

Patxo bat! Ta ondo segi!

2008-08-12 00:55 #6

Sartu eta gozatu! Baina batez ere ikasi, eta aportatu, nola ez, aportatu!

http://www.blogari.net/filokolarpea

Lost_Hawk

Lost_Hawk 2008-08-12 16:00 #7

Niri aldiz apur bat topikoa egin zait,
badakizu, sua azkenean ez zen raptatzeko gauza bat (Des Cartesek erakutsi bezala),
biren kontua baino, harrietako txispa zein metxeroarena gurpila, eta gero badago erregaia... Baina neka gaitezke, eta hori ez da arrazoi asko gure gailentasun morala mantendu gura badugu, horrek, gailentasun moralak, lagunduko baitigu berehalakoan beste bizitza "berri" bati lehen bailehen ekiten.

Harremanak gaiztorako egin lezake, egia da, baina eroapena edo erresignaziotik oso urrun egon daiteke aldiaz ikastea... loditzendenean titiak dira politak, argaltzen denean gerria...

Sarri baina, geure apurtzeko borondatea egozten diogu hurkoari, eta apurtzeko nahia  aspaldia hartua dugu; hala ere, bibrazio bajinalaren indarra onartu gura ezik (gerorako lagunduko digun superioritate moral hori mantentze aldera, harremanari edo bestearen trebezia edo ilusio faltari egotziko diogu, eta gainera zigarrokinaren absurduari mespretxuz begiratu...

Minaz eta minez dira hizpide bakarrak, plazatik klanera bihurtzen gareneko -zakila izan zein ez, euskaraz hitz egin zein latin klasikoan- eta horri esaten diogu negar egitea, behar dugu geure klanaren edo sektaren txalotxoa bizkarrean, gure narrazioko heroi nagusiak garela ondino mantentzeko.

politak dira berbak, politak apaintzen direnean, politagoak argudio ezagunetatik dabiltzanean, hala nola: poematika, edota, matematika, edota metafora...

Utzi iruzkina: