Altsasuko Gaztetxea

Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala

AHTri ez!

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-11-04 11:12

Atzo Irurtzunen (Sakana, Nafarroa) ama lurraren eguna ospatu zuten. Ama lurra defenda dezagun hainbat ekimen egin ziren, produktu naturalen trukaketa eta Abiadura Handiko Trenaren lanak Italian izan zuten istripu eta arazoen hitzaldia entzuteko aukera egin zen ere. Gauen Pikurock! kontzertuak egon ziren. Ama Lurraren defentsarako lehen egun hau Euskal Herrian AHTren inguruan sortu diren plataformen ideia izan zen. Argi geratu da AHT Euskal Herritik pasatzea ez dugula nahi eta are gutxiago Sakanatik Aralar mendia apurtuz. Baina, zer dakigu AHTren inguruan? Egia da informazioa leku guztietati...


Gaztetxeak, alternatiba moduan sortutako kolektiboak direnez, alternatibak eskeintzen diete beste hainbat taldeei, musika talde berriei alegia. Gazte hauek, udaletxearen laguntza eskatzen dute behin eta entsaiuak egin ahal izateko lokal bat eskatuz, eta udaletxearen erantzuna, eskatze orria betetzeko eta ahalegin guztiak egingo dituztela da. Baina ahalegin hoiek ez dira inoiz betetzen. Horregati, Gaztetxea gazte taldeei aukera bat ematen diete bai entsaiatzeko lokala utziz eta baita kontzertuak egiten utziz. Horrela hasi ziren talde askok eta askok eta ez bakarrik Altsasuko Gazetetxean. Eus...


Altsasuko Gaztetxearen azkeneko jaiaz eta ekintzaz jakiteko aukera dago beti. Egiten duten guztiaren publizitatea alde zaharraren pareta guztietan ikusi daiteke bai eta Sakanerria sakandarren webgunean ere (http://www.sakanerria.com). Gainera, hamabostgarren urtemuga ospatzeko (Gaztetxearentzako hain garrantzitsua izan zen urte horretan) Ostikazine aldizkaria kaleratu zuten. Bertan, urtean zehar antolatutako ekintzen (Glamour jaia, MarAGAtoia, luxua bada okupazioa eskubidea jardunaldiak, Zinemaldia, Bilboko Gaztetxeei bisita...) kronikak agertzen ziren antolatzaileen hitzetan kontatuta. A...


Atzo, larunbatak 27, Gaztetxearen "anaia" den taberna eta ondoko taberna bat Nafarroako Polizia Foralaren bisita jaso zuten. Bertan zeuden lagun guztiak erregistratu zuten eta haietako batzuk identifikatu. Ohikoa izaten da Guardi Zibilak egiten dituen "redadak" baina Foralaren kasua lehenengoa da herrian. Normalean droga bilatzen dute baina kasu honetan, drogaz aparte, abertzaletesun zeinu guztiak konfiskatu zituzten ere. Herria errepresionatuta eta inposatuta egoteko beste modu zuzen bat.


Ez dut asteburu lasai bat gogoratzen. Asteburuero Gazte Asanbladak zerbait "asmatzen" zuen Altsasun giroa sortzeko, Altsasuko jendea kanpora ez joateko. Baina atzo juergarik gabe geratu ginen. Kontzerturik ez, jolasik ez, partidurik ez...izan dudan lehenengo ideia Gabonetarako ekintzak antolatzen eta prestatzen direla. Orduan, ezer ez egotea justifikatuta dago. Ze beste Glamour Jaia egiten badute... Hamabostgarren urtemuga ospatzeko, urte bukaeran Glamour jaia deitutako festa antolatu zuten. Asanbladako dinamikari jarraituz, 2004.eko azken egunean gazte (eta ez hain gazte) guztiek glamourre...


Gaztetxeak zinearekiko lotura ikaragarria du. Zine txiroaz aparte, bestelako ekintzak antolatu dituzte zinearekin lotuta daudenak.Gaztetxearen hamabosgarren urtemugan, orain dela bi urte,  denbora luzez pentsatuta zuten Laburmetrai ekitaldia burutzea lortu zuten. Zinemaldi izendatu zuten gala erraldoia baten bitartez herrikoek egindako laburmetraien esposaketa eta irabazleen sari banaketa egin zen. Laburmetraila Zinemaldi honetan, ez zen ezer falta: Tokiko musika taldeak egon ziren, Al que caiga… programaren berriemaileak egon ziren, Iortia Kultur Etxean alfonbra gorria ikuslez beteta,...


Zine Txiroa

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-10-23 14:25

Gaztetxeak herriarentzako alternatiba moduan sortzen diren mugimenduak direnez, gizartearen alde guztietan partehartzea nahi izaten dute kolektibo honetan dauden jendea. Hori gertatzen da Altsasuko Gazte Asanbladaren kasuan. Kontuan izanda Altsasu herri "txikia" dela eta zine handirik ez dagoela eta dagoena nahiko garestia izan daitekeela oraingo gazteentzako, orain dela urte pare bat erabaki zuten Zine Txiroa deitutako filmen emanaldiak egitea. Zine Txiroaren ideia ez da berez AGAkoa, izan ere, Euskal Herriko beste herri batzuetan denbora daramatzate honelako emanaldiak ematen. Ez dakit ze...


Pasatu da Ferien asteburua. Pasatu dira minuto bat ere ez gelditzeko hiru egunak. Gaur, urtero bezala ganado txapelketa eta nekazal azoka, ta betiko moduan gazte guztiok eguzkirako betaurrekoekin. Herrian gelditzen garen gazteak, noski, ze Bianan Nafarroa Oineza ospatzen ari da eta askok atzoko juerga han jarraitzen ari dira. Aurten ez dute asko txunditu Gaztetxekoek. Beteranoaren egunarekin lortu zuten jende ia gehiena festetan bezala ateratzea txuriz eta blusarekin baino ezer gehiago. Bajadika jendetsua izan zen eta Gaztetxea betetzea ere lortu zuten, izan ere, tabernak goiz itxi behar zi...


Gaur, urriak 19, ostirala, hasi dira Altsasuko Feriak. Hasiera ofiziala Udaletxean suertatzen zen bitartean, Gaztetxean haien harrera alternatiboa egiten ari ziren. Ondore, Altsasuko peñekin batera antolatutako jolasak izan dira Foru enparantzan. Izan ere, Gaztetxeak Gaztetxon eguna izendatu dute ostiralekoa. Bihar, larunbata 20, beteranoen eguna izango da. Txarangaren laguntzarekin Alde Zaharreko tabernaz-taberna poteatzeko aukera izango da goizeko partetik eta herri bazkarian ondo asetu ondoren, Peñen kafea izango da. Arratsaldean ere, kalejira txarangarekin eta arratsaldeko zortzietan, ...


Aurrekoetan esan bezala Gazte Asanbladaren neska-mutilak izugarrizko ekintzak antolatzen dituzte. Altsasun ospatzen diren jai gehienetan zerbait berria eta alternatiboa egiten dute herri osoarako entretenimendu eta gusturako. Altsasuko Feriak asteburu  honetan ospatuko dira eta Gaztetxeko taldea oraindik ez du zehaztu ekarriko dituzten berrikuntzak. Ohikoak diren kontzertuez gain, umeentzako jokuak eta antzezlanak antolatzen dituzte baina aurten ez dute oraindik honelako ekintzaz berri eman. Ihaz, Feriaren asteburua baino aste bat lehenago, Altsasutik, ezkontza garratzitsu baten gonbi...



Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.