AHTri ez!

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-11-04 11:12

Atzo Irurtzunen (Sakana, Nafarroa) ama lurraren eguna ospatu zuten. Ama lurra defenda dezagun hainbat ekimen egin ziren, produktu naturalen trukaketa eta Abiadura Handiko Trenaren lanak Italian izan zuten istripu eta arazoen hitzaldia entzuteko aukera egin zen ere. Gauen Pikurock! kontzertuak egon ziren.

Ama Lurraren defentsarako lehen egun hau Euskal Herrian AHTren inguruan sortu diren plataformen ideia izan zen. Argi geratu da AHT Euskal Herritik pasatzea ez dugula nahi eta are gutxiago Sakanatik Aralar mendia apurtuz.

Baina, zer dakigu AHTren inguruan? Egia da informazioa leku guztietatik aurkitzen dugula, baina badira hainbeste proiektu eta alternatiba zein ez dakigu nondik jotzen duen haizea. Horregatik, gaur arratsaldeko 8tan AHTren inguruko hitzaldia izango da Gaztetxean.


Utzi iruzkina: