Aurten inauteriak inoiz baino goizago izango direnez eta kasualitatez Santa Ageda astearekin bat eginten dutenez, Altsasuko Udaletxeak aste bat atzeratzea erabaki zuen. Horregatik, Altsasuko Herri Inauteriak otsailaren 12an izango da eta Piñata Inauteriak 16an. Altsasuko Herri Inauteriak edo Momotxorroen inauterietan, protagonistak Momotxorroak diren arren, beste hainbat pertsonai ateratzen dira. Hoietako talde handi bat Matxin Gaiztoak dira, Gaztetxeak ateratzen dituen matxino taldeak. Hauek, beste garai batean bezala, etxeetatik joaten dira janaria "lapurtzen". Ondoren, lortutako janariar...
Pentsatzen nuena baino askoz denbora gehio egon naiz Gaztetxean sartu gabe. Lehen egunean berriro sartzean oso aldatuta dagoela konturtatu nintzen. Aldaketak egin zituztela entzunda nuen, baina ez nuen espero horrelako aldaketak. Beste Gaztetxe bat dirudi.Taberna eta eskenategiko hormak txuriztatu dituzte. Horrek, Gaztetxea handiagoa delaren sentsazioa ematen du. Taberna barruan ere erreformak egin dituzte eta lehen zegoen "sukaldea" eraldatu dute barra txikiagoa eta "almazena" handiago eginez. Hori bai, nahiz eta aldaketa asko egin Gaztetxea hobetzeko asmoz, kontzertuetan pasatzen den bero...
2008. urtea Gazte Topagunearen urtea da. Orain dela bi urte Sakanan ospatu zen azkeneko Topagunea, Etxarri-Aranatz-en hain zuzen. Antolatzaileen lana ikaragarria izan zen, baina eguraldia kontrolatu ezin denez, betiko arazoak sortu ziren. Horregatik, aurtengo Topagunean arazo txiki hoiek konpontzeko nahian auzolana hasi da. http://www.gaztetopagunea.net/ webgunean martxoaren 21etik 24ra ospatuko den Gazte Topagunearen eraikuntzan parte hartzeko aukera dago. Web orrialdean, laguntza eskaintzeko eta iritzia emateko aukera dago. Lekua zehaztu ez den arren, abestiaren egilea HESIAN talde sakand...
Hiru Errege Magoek mundu osotik opariak banatzen egongo diren bitartean, Altsasun afaria izango da Askatasuna opari bezala izan behar dutenen omenez. Afaria ondoren, Impekables talde nafarraren kontzertua izango da. Entsaiatzen egiten ez duela eta txarrak direla onartzen duen taldea "trago"en artean jai giroa sortuko dute gabonei amaiera emateko. Hurrengo egunean, "Errege egunean" hain zuzen ere, goizeko hamabietan kintoen Errege-erreginaren zozketa izango da. Kintoen astea izango den Santa Ageda astean (otsailaren 8an, ostirala) Garagardo Gura arabatarrak eta Deskarats katalandarrak egong...
Gabonak pasa ondoren, azkeneko bederatzi urte hauetan bezala, HATORTXUROCK jaialdia ospatuko da Plazaola poligonoan (Iruña) eraikiko diren gune desberdinetan.Aurtengo topaldia nobedadekin etorriko da jaialdia hiru eguneko iraupena izango baitu, urtarrilaren 10ean hasi eta 12an bukatu. Hiru egun hauetan adin guztietako jendearentzat egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek. Lehen egunean Txan Magoaren ikuskizuna egongo da. Bigarren eguna berriz Errepresaliatuen aldeko afari batekin inauguratuko dute eta honi jarraiki, euskal musikaren klasiko baten emanaldia egotea antolatuta zegoen, Ben...
Aurreko egunean azaldutako egoerari aurre egiteko Bizakaiko Gazte Asanbladek eta beste hainbat etxebizitzaren aldeko kolektibok manifestaziora deitu dute urtarrilaren 11n. "Manifestazioa Guggenheim-tik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Etxebizitzaren arazoa pairatzen dugun gazteok biltzea dugu helburu. Manifestazio koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, erantzuleen salaketarako tartea izango duena. Gazte espresio ezberdinak lekua izango dute, beraz deialdia egiten diegu gazte asanblada eta talde ezberdinei gurekin bat egitera".Urtarrilaren 2. astean etxebizitzaren ...
Gaur, abenduak 27, 23.00tan Piztera bideoaren emanaldia izango da Altsasuko Gaztetxean. Emanaldiaren antolatzaileak Iruñerriko Okupazio Mugimendua izan da. Piztera Iruñerriko piztera goaz! mugimendua egindako dvd-a da Gaztetxeen aldarrikapenen kanpainak eta Xabier Errearen askatasunaren aldarrikapenaren aldeko kanpaina biltzen duena. Aldi berean, UPNren kontrako gizarte mugimenduaren aldeko oihuak batzen ditu ere.
Lehenago esan bezala Altsasuko Gaztetxeak 17 urte bete zituen orain dela gutxi. Bakaikukoak eta Ziordikoak ere hamarkada pasatu dute. Etxarrin, azkenean, gazteak elkartzeko egoitza bat izatea lortu dute. Baina Euskal Herriko herri eta hiri asko eta asko ez dute zorte hori izan.Euskal Jai Iruñako Gaztetxea indarraren boderioz desalojatzea lortu zuten atxilotuekin bukatuz orain dela hiru urte baino gehiago. Garai berean, Santutxu Bilboko auzoko Sorgintxulo Gaztetxean antzeko zerbait gertatzen zen polizia eta gazteen artean.Gaur egun egoera ez da asko aldatu. Bizkaia aldean, berriro ere, Iurre...
Altsasuko Gaztetxeak taberna bat du bere beheko solairuan. Horregatik, sortu zenetik gazteen (eta ez hain gazteen) taberna izan da herriko beste tabernak bere ateak ixten dituztenean goizeko lehenengo orduetan. Momentu horretan gaztetxeak bere ateak irekitzen ditu kalean geratzen den jende guztirako eta bere barnean jaia goiza arte irauten du. Eta ez hori bakarrik, jai garrantzitsuetan (Altsasuko Jaiak, Feriak, Urtezaharra...) taberna arratsalde partetik dago irekita Gazte Asanbladaren kideak tabernariak bihurtuta.
Azken hilabete hauetan egondako errepresioaren ondorioz eta Altsasun Nafarroako Polizia Foralaren egoitza ireki ondoren, Errepresioaren Aurkako Batzarra sortzea erabaki zuten. Egoitzarik eta Foralik ez genituela nahi askotan esan ondoren azkenean lortu zuten indar errepresatzaile guztiak eraikina egitea eta polizia gehio herrian egotea.Sufritzen ari dugun errepresio honi aurre egiteko urtearen azkeneko egunean kontzentraziora deitu dute sortu berri den batzarra.
Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.
Gu ere 30ean altsasun egongo gara!!! UPN lotu zure txakurrak!!! Gazte mugimenduaK aurrera!!!