Altsasu eta inguruko Gaztetxeak duten abantaila

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-12-26 23:21

Lehenago esan bezala Altsasuko Gaztetxeak 17 urte bete zituen orain dela gutxi. Bakaikukoak eta Ziordikoak ere hamarkada pasatu dute. Etxarrin, azkenean, gazteak elkartzeko egoitza bat izatea lortu dute. Baina Euskal Herriko herri eta hiri asko eta asko ez dute zorte hori izan.

Euskal Jai Iruñako Gaztetxea indarraren boderioz desalojatzea lortu zuten atxilotuekin bukatuz orain dela hiru urte baino gehiago. Garai berean, Santutxu Bilboko auzoko Sorgintxulo Gaztetxean antzeko zerbait gertatzen zen polizia eta gazteen artean.

Gaur egun egoera ez da asko aldatu. Bizkaia aldean, berriro ere, Iurretako Gaztetxea sortzeko, Gazte Asanbladak hainbateko oztopo jasan behar izan dituzte Gaztetxea lortu ahal izateko. Hainbat egoitzetan egon dira, baina poliziaren bisita jaso dute azkenean. Momentuz, kalean egin behar dituzte asanbladak.

Hemen Gaztetxeen desalojo entzunenak aipatu ditut, baino Euskal Herriko herri askok Gaztetxerik gabe jarraitzen dute nahiz eta herri horietako gazte taldeak lan asko egiten dute gazte egoitza hauek izateko.


Utzi iruzkina: