Ongi etorri Willi!

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-08-21 10:11
5

Zazpi urteko espetxealdiaren ondoren, Altsasun da Bixente Goikoetxea «Willi»

p013_f01.jpg

Larunbatean berreskuratu zuen askatasuna Bixente Goikoetxeak eta bere herrikideek lehen harrera egin zioten Altsasura iritsi bezain pronto. Zazpi urte igaro ditu preso Euskal Herritik milaka kilometrotara dauden presondegi
frantsesetan.

Bixente Goikoetxea «Willi», Altsasuko preso politikoak larunbatean berreskuratu zuen bere askatasuna Estatu frantseseko presondegietan zazpi urtez gatibu egon ondoren.

Askatasunak azaldutakoaren arabera, Estatu frantsesak Goikoetxea kaleratu egin zuen larunbatean, zegokion zigorra bete ostean, eta Madrilen utzi zuen. Han aske gelditu zen, eta Euskal Herrirako bidea hartu zuen, Altsasurakoa, hain zuzen.

Larunbatean bertan, iritsi orduko, 250 herritar inguruk lehen ongietorria egin zioten herrian. Ondoren, Goikoetxeak berak herriko gaztetxean eskegita zegoen argazkia, bere erretratua, pozarren kendu zuen, bildutakoen txalo artean.

Altsasuko bizilaguna 2001eko urrian atxilotu zuen Polizia frantsesak, haren bikotekide Muriel Lucantis eta beraien alaba Maddirekin batera, Tarbeko landetxe batean. 2003an aldiz, Pariseko Auzitegi Korrekzionalak epaitu eta bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Goikoetxeari; Lucantisi, aldiz, bost urteko kartzela zigorra ezarri zion epaileak, baina espetxean soilik 30 hilabete bete beharko zituela ebatzi zuen.

Atxilotu bezain laster, komunikabide espainolek Goikoetxea ETAko zuzendaritza politikoan kokatu, eta «Zutabe» aldizkariak, erakunde armatuaren barne aldizkaria, egitea leporatu zioten.

Askatasunak jakinarazi zuenez, 2001eko urritik hona Goikoetxea «beti egon da sakabanatuta eta sorterritik milaka kilometrora»; azken urte hauetan Fresnes, Bois D' Arcy, La Sante eta Saint Maur espetxeetan egon baita preso.

Jipoiak espetxean

Larunbatean bertan Sakanako bizilagunek Goikoetxeari lehen harrera egin bazioten ere, ez da hori haren alde egingo duten ekitaldi bakarra, datorren irailaren 6an, larunbatean, Altsasun Goikoetxeari ongietorri ekitaldia egingo baitiote.

2002ko azaroan, Goikoetxea Estatu frantseseko Bois D' Arcy espetxean preso zutela kartzelako funtzionarioen eskutik hainbat jipoi jasan zituen. Altsasuko bizilagunak bezala, Txus Martinek eta Zorion Zamakolak, espetxe berean preso zirenak, eta Juan Antonio Olarrak, Fresnesen zenak, salatu zuten euskal presoek ere kartzelako funtzionarioen jipoiak jaso zituztela. Protesta ugari egin ziren gertakari horiek arbuiatzeko bai presondegietan, bai Euskal Herrian barna ere.

Iturria: Gara

gaztea

gaztea 2008-08-21 11:10 #1

ONGI ETORRI!!

MAITE URIBE IRIARTE

MAITE URIBE IRIARTE 2009-02-27 00:58 #2

Denok dakigu Euskal Herrian faxisteen araso ta  eraso pila sufritzen hari garela egunero;
(jipoiak, atxilotuak, inkomunikatuak , espetxeratuak....ta gainera milaka kilometrora!!);
baina aurtengo  iñauterietan 34 urtetan inoiz ikusitako   egoera  sufritu nuen; gaztetxeko 3 gazte,
neska bati eraso egin zioten
"Espetxeak Apurtu" horma batean jartzen ari zenean.
Bere atzetik joan ta taberna baten sarreran beraien gorrotoa ezkeini ziguten  hor geuden gende guztiari.
Garraxien artean bultzatuz kolpeka ta nezkari mehatxatuz, atea libre utzi ezgero Gaztetxera abiatu ziren azkenian.
Egoera larria gurea!!!
Gure gazteok faxisteen lana egiten??!!
Gure artean ez dugu horrelakorik honartzen, ta gaztetxe bat ezin du portaera horiek honartu.
Gaztetxeak garbiak izan behar dira.
Herriko
gaztetxetan  eskegita dauden argazkiak zertako dira ba?
Emakumeendako indarkeriari EZ,EZ eta EZ!!!
Altsasuko preso politikoek ta Euskal Herriko preso guztien partez,,,,,,,

ESPETXEAK APURTU!!!!

Ongi Etorri Bixente!!

Arabako ama minduta

emakume eta AGAko kide

emakume eta AGAko kide 2009-05-01 18:04 #3

Emakume bezala eta AGAko kide bezala erantzuna ematen diot zuk bidalitako mezuari, maite. momentu horretan (altsasuko ihauteriak) bertan aurkitzen nintzen, egia bada zuk esaten duzuna ta egia dela defenditzen baduzu, ager zaitez asteazkenero gaztetxean egiten den asanbladara ta hitzegingo dugu, bertan denon artean argituko dugu gertatu zena, aupegia emanez ta ez interneten bidez.

Ulertuko duzu, hau ez dela internet bidez argitzeko dema, gauza larriagoa da eta akusazioa oso gogorra da. ulertuko duzun moduan aurrez aurre argitu beharrekoa da. Hortaz hitzordua jarriko dugu, asteazkena maiatzak 6, 20.00tan Altsasuko Gaztetxean. Astero bezala ohiko den batzar irekian eta AGAk duen gune erabakiorrean. Agertzen ez bazara ez dut zure akusazioa serio hartuko. Horren atzean ohiko elementu distortsionatzaileak, manipulatzaileak, finean polizialak daudela sinistuko dut, ez da lehenengo aldia izanen.

2010-02-22 14:20 #4

Maite Uribe Iriarte

Maite Uribe Iriarte 2011-09-21 11:59 #5

Dena aklaratu dela dirudi.ONDO PEÑA !!! berandu izan arren........Maite zaituztet!!

Arabako ama minduta

Utzi iruzkina: