Altsasuko Gaztetxea

Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala

GeldiTour:  - Informazio guztia: http://www.ahtgelditu.org/- Bideoa:http://euskaltube.com/play.php?vid=1771. - Fermin Muguruzak eta bere taldeak abesti bat:http://www.ahtgelditu.org/blog/wp-content/uploads/2008/04/aht-gelditu.mp3. - Diptiko/desplegable izugarria,http://www.ahtgelditu.org/blog/wp-content/uploads/2008/04/aht-eusk.pdf"Zer ari zaizkigu ezkutatzen?". Argazkien montajeak begiratzeamerezi du.


Alde Zaharreko Euskal Jaietan Gaztetxean egongo diren kontzertuak, gaueko 11etan.-Maiatzak 2 ostiralaANGE DUHALDEAnje Duhalderen musika ibilbidea estuki dago lotuta dago euskalmusikarekin 1970az geroztik. Guztien gogoko den ahots beroa du ; rockari,folkari eta melodia tradizionalei arrastoa uzten die era askokokonposizioekin..-Maiatzak 3 larunbataHESIANSALSA DE PASTORKatalUniatik etorritako talde gaztea, hain zuzen Sant Hilari Sacalmherritik. “Runba catalana” da lantzen duten musika. SALSA DE PASTOR


Apirilak 11, ostirala. Gaueko 23:00etanWAXY (stoner rock kaliforniatik)inf. gehio: www.waxymusic.netwww.myspace.com/waxymusicSORKUN & VICE PRESIDENTS+ info: www.sorkun.org


Urtero bezala, apirilaren 26an (larunbata), Gazte Eguna ospatuko da Leitza herri Nafarran. Leitzako eszenatokian Etsaiak, Sorkun, Kaotiko eta Talko taldeak izango dira entzungai eta giroa alaitzeko Altsasuko Me Rio de Janeiro Batukada izango da ere. Gazteak Leitzara joan dezaten, Altsasuko Gaztetxeak autobusa jarri du.


Orain dela aste bat, otsailaren 29an hain zuzen ere, Altsasuko Gaztetxea taberna eta "jatetxe" bihurtu zen. Bestetan adierazi bezala, Gaztetxearen berreraiketa edo aldaketarekin batera, taberna egingo zuten eta sukaldea berritu dutela aprobetxatuz, asteburuetan pintxoak eta afariak izango dira ere. Gainera, bihartik aurrera, kontzertuen garaia hasiko da berriro ere. Bihar, emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko Altsasuko Feministak eta Sakanako Bilgune Femisitak bertso-bazkaria, kontzentrazioa eta kontzertuak prestatu dituzte. Bihar, Martxoak 8, Iturmendiko Las Devoras talde gaztea eta Ze...


Altsasuko Gaztetxe berriaren lanak bukatzen ari da. Azkeneko informazioei arabera sukaldea prest dago, paretak koloreztatuak izango dira berriro eta udarako teilatua bukatzea espero dute. Sukaldearen efektibitatea frogatzeko egunero pintxoak aterako dituztela, ostegun gauetan afariak egingo direla eta ostiraletan, agian, Gaztetxea Pizzeria bihurtuko dela esan dute, nahiz ta informazio guzti hau konfirmatzeke dago. Beste aldetik, inauterietan egindako AHTren kontrako parodia eta mozorroaren "garaipena" adierazi nahiko nuke. Beti bezala, Borroka soziala, originaltasuna eta "juerga" eguna bate...


Santa Ageda ospakizunak behar den moduan ospatzeko Altsasuko Gaztetxean hainbat kontzertu egon dira astean zehar. Astearte gauean, otsailak 5, Santa Ageda eguna eta kintoen "juergen" lehenengo eguna Injurias talde gaztearen kontzertua izan zen. Asteartea zela kontuan izanda, nahikotxu jende elkartu zen Gaztetxean. Ostiralean, berriz, Ska Jaia izan zen Garagardo Gura eta Deskarats taldeekin. Asteartean Matxin-Gaiztoak alde zaharretik egongo dira arratsaldean eta askaria egin ondoren Momotxorro eta bestelako pertsonaiekin elkartuko dira guztiak elkarrekin Foru enparantzan Momotxorroen dantza ...


Hustea

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-01-15 12:05

Blog-a hau "behartuta" egindako bloga izan da. Komunikabideen ereduak ikasgaiaren alde praktikoaren zati bat blog bat sortzea zen, gaia aukeratu behar zen eta Altsasuko Gaztetxeak (zein beste Gaztetxe eta Gazte Asanbladak) interneten behar duen lekua ematea erabaki nuen. Azkenean, gustora egindako zerbait bihurtu da. Egia esan, astean hiru sarrera sartu behar nituen eta askotan zeregin hau buruhauste ikaragarriak ekarri dizkit. Altsasuko Gaztetxeak beti zerbait egiten duen "erakunde" bat da eta kasualitatez, udazken-negu honetan ez dira hainbeste ekintza-ekimen egin. Baina beno, zerbait ida...


Olabeagako (Bilbo) Gaztetxea itxi behar dute. Beste Gaztetxe bat itxita, beste gazte asko kalera, beste auzo bat ekimenik gabe, alternatibarik gabe.Berrogeita hamar urtez itxita eta erabili gabe egondako Bilboko untziola Gaztetxea bihurtu zuten auzora alaitasuna eta kolorea ekarriz. Auzokideak alde zeuden eta gazteak auzoan eginako bilera eta asanblada guztietan gogotsu hartzen zuten parte. Eta orain ametsa itzaliko da. Gaztetxea desalojatuko dute eta untziola izan zena botako dute etxebizitza edo, esaten dutenez, auzoa berritzeko nahian. Askotan entzun dira holako gauzak. Gaztetxe asko bot...


Atzo abenduaren 12an, larunbata, 11S-ren inguruko dokumentala ikusgai egon zen Gaztetxean. Beti bezala, Gaztetxeak gizarteari interesatzen zaien gaiak jorratzen du. Zine txiroarekin ere gizartearen alde guztiak erakutsi nahi izan zuten eta orain Piztera! dvd-aren emanaldiarekin eta atzo egindakoarekin eztabaida sortzeko nahian jarraitzen dute.



Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.