Injurias, Garagardo Gura, Deskarats...

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-02-10 20:42

Santa Ageda ospakizunak behar den moduan ospatzeko Altsasuko Gaztetxean hainbat kontzertu egon dira astean zehar. Astearte gauean, otsailak 5, Santa Ageda eguna eta kintoen "juergen" lehenengo eguna Injurias talde gaztearen kontzertua izan zen. Asteartea zela kontuan izanda, nahikotxu jende elkartu zen Gaztetxean. Ostiralean, berriz, Ska Jaia izan zen Garagardo Gura eta Deskarats taldeekin.

Asteartean Matxin-Gaiztoak alde zaharretik egongo dira arratsaldean eta askaria egin ondoren Momotxorro eta bestelako pertsonaiekin elkartuko dira guztiak elkarrekin Foru enparantzan Momotxorroen dantza aurrera eramateko. Larunbatean, PiƱata inauteriak ospatuko dira.

Zertaz mozorrotuko da aurten Gaztetxea?


Utzi iruzkina: