Hustea
Blog-a hau "behartuta" egindako bloga izan da. Komunikabideen ereduak ikasgaiaren alde praktikoaren zati bat blog bat sortzea zen, gaia aukeratu behar zen eta Altsasuko Gaztetxeak (zein beste Gaztetxe eta Gazte Asanbladak) interneten behar duen lekua ematea erabaki nuen. Azkenean, gustora egindako zerbait bihurtu da.
Egia esan, astean hiru sarrera sartu behar nituen eta askotan zeregin hau buruhauste ikaragarriak ekarri dizkit. Altsasuko Gaztetxeak beti zerbait egiten duen "erakunde" bat da eta kasualitatez, udazken-negu honetan ez dira hainbeste ekintza-ekimen egin. Baina beno, zerbait idazteko banuen beti.
Gustokoa izan ez den zerbait idatzi egin badut edo astokeriren bat esan badut, sentitzen dut, baina hiru sarrera hoien idaztearen beharra interesgarria iruditzen zitzaidan eta gaiarekin lotuta aurkitutako gauzak idaztera behartu nau askotan.
Ez da bukaera, Gatetxeak zeozer antolatzen badu (eta gogoratu behar dut Santa Ageda eta Inauteriak hurbil daudela), horren berri ematen saiatuko naiz. Baina ez ditut, orain arte bezala, hiru sarrera sartuko, irakasleak blog-aren asuntua bukatutzat eman duela uste dudalako. Hala ez bada, aste honetako nota txarra izango da, baina beno...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: