Herri bat, Gaztetxe bat
Olabeagako (Bilbo) Gaztetxea itxi behar dute. Beste Gaztetxe bat itxita, beste gazte asko kalera, beste auzo bat ekimenik gabe, alternatibarik gabe.
Berrogeita hamar urtez itxita eta erabili gabe egondako Bilboko untziola Gaztetxea bihurtu zuten auzora alaitasuna eta kolorea ekarriz. Auzokideak alde zeuden eta gazteak auzoan eginako bilera eta asanblada guztietan gogotsu hartzen zuten parte. Eta orain ametsa itzaliko da. Gaztetxea desalojatuko dute eta untziola izan zena botako dute etxebizitza edo, esaten dutenez, auzoa berritzeko nahian.
Askotan entzun dira holako gauzak. Gaztetxe asko bota dituzte honelako aitzakiekin. Seguruenik ez da azkenekoa izango. Baina urtarrilean 11an argi geratu zen bezala, gazteek herriek behar dituzten etxeak okupatzen eta berritzen jarraituko dute.
Herri bat, Gaztetxea bat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: