Altsasuko Gaztetxea

Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala

47 (zer?)

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-11-30 22:47

Altsasu herri osoa 47 zenbakia duten hainbat kartelez bete da azkeneko aste honetan. Baina 47, zer? "Publizitate" kanpaina hau oso ohikoa da herrian. Hasieran datu baten zenbakiak ematen dira ezer gehio azaldu gabe eta egun batzuetara, jendearen mina piztu denean, zenbaki horren azalpen guztia eta ikerketaren emaitza guztiak azaltzen dituzte. Egia da, zerbaiten jakinmina areagotzeko modu hau Kima Euskara taldea erabili duela gehien bat, baina karteletan ez da inolako sinadurarik agertzen, edozein kolektiboena izan daiteke. Zenbat itxoin beharko dugu 47ren emaitza jakiteko?


Gaur, azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatzen Euskal Herriko eta munduko leku askotan. Altsasun ere egunaren garrantzia nabarituko da. Altsasuko Feministak eta Bilgune Feminista Altsasun duen taldeak, kontzentrazioak egingo dituzte gaur arratsaldean Udaletxe aurrean. Kasu honetan ez da ideologiaren gauza emakumearen aldeko indarra batzea da.Bestalde, atzo, larunbata, Independentzia eguna ospatu zen eta gauean Gaztetxean jai giroa sortu zelaren txutxumutxuak agertu ziren. Kontuan izando Bakaikun zegoen guztia egia da jaia bazegoela. Atzo ospatutakoa hurrengo larun...


Bakaikuko Gazte Asanbladak 10 urte bete ditu aste honetan. Horregatik aste osoan zehar askotako ekintzak eta jaiak antolatu dituzte gazte taldeak. Baina egun nagusia larunbata 24ean izango da.Goizeko 10etatik aurrera hakapatoak, rapel-a eta bestelako jokuak egongo dira herriko enparantzaren ingurutan. Gauean, 23etatik aurrera, kontzertuak egongo dira. Urtemuga ospatzeko, Al Karajo talde Lakuntzarra, Segada talde altsasuarra eta Su Ta Gar talde mitiko euskalduna.


MarAGAtoia

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-11-23 15:55

Lehendik esan bezala, Altsasuko Gaztetxearen hamabostgarren urtemuga oso espeziala izan zen eta Hamabost urte, hamaika borroka lelopean hainbat ekintza antolatu zituzten. Baina seguruenik garrantzitsuenetarikoa MarAGAtoia izan zen. 2005. urteko uztailan, egun eguzkitxu eta bero batean, MarAGAtoia antolatu zen. Inor ez zekien zehaski azaltzen zer izango zen MarAGAtoia. Ospatu baino lehen antolatzaileek esan zuten arabera AGArekin atxikitzen diren pertsonen topaketa-ekimena izango zen. Urtemuga kalera ateratzeko modu bat zela adierazi zuten Guaixe aldizkarian agertutako gutun batean. 10 km-ko...


Altsasuko Gaztediak iaz egindako ikerketa lanan non gazte kuadrila guztiei zer nahi zuten galdetu zitzaien Altsasuko Gaztetxeak gazteen partehartzea beharrezkoa zela onartu zuten. Galdeketarekin, festetan, asteburutan eta denbora librean egiteko alternatibak bilatu ziren. Kuadrila bakoitza hainbat zereginen aurrean bere iritzia ematen zuten eta zer egin ahal zen hori aldatzeko. Festen inguruan, sokamuturraren berreskurapena aldarrikatzen zuten eta Altsasu herriaren inguruan, auzolan talde bat sortu San Juan baseliza bezalako herri lanak egiteko. Baina Gazte Asanbladak azpirratu zutena jende...


Oraindik esamesak baino ez diren arren, Sorkun Altsasun egon ahal dela jakin dut. Lehen esan bezala, ez da guztiz seguru oraindik azkeneko diskaren grabaketan daudelako, baina gauzak lotzen ari dira kontzertu hori, diska berriaren aurkezpena izango zena, posible egin ahal izateko.Ez da lehenengo aldia Sorkun taldea Altsasun egongo zena, izan ere, orain dela bizpahiru urte Santa Agedaren ospakizunean aurreneko diska aurkezten egon zen. Garai horretan, kontzertua dohain izan zen diskaren aurkezpena zelako. Taldeak hemendik jotzeko aukera guztiak aprobetxatzen ditu eta argi dago Sakanako gazte...


Lehendik aipatu bezala, asteburu honetan Indar Gorri Osasunaren hintxaren XX. urtemuga ospatuko da eta zenbaki borobil hau ospatzeko lekua Sakana eskualdea aukeratu dute. Gauean Etxarrin egongo diren kontzertuez gain, Altsasun emango zaio hasiera festari. "Herri" bazkaria egingo da eta arratsaldean barrilada egongo da Altsasuko Gaztetxean. Lehen aipatu bezala, festa Etxarrira joango da Memo eta Xopapo taldeak igoko baitira Etxarriko Gaztetxearen eskenatokira. Kontzertuak gauekon 11tan hasiko dira. Lehenengo aldia da horrelako kontzentrazioa Sakanako Gaztetxeetan ospatzen dela. Dena dela, be...


Sakanako Gaztetxeak gero eta protagonismo handiagoa dute farren panoraman. Nahiz ta Altsasukoa baino gazteagoak izan, haien momentu ederrenean daude. Behin lokala izanda, Etxarri Aranatzeko gaztetxean gertatu zen bezala, edozer gauzarako prest daude. Horregatik, asteburu honetan, Maisuenea Olaztiko Gaztetxean Soiux taldearen kontzertua izan zen. Arrazoia? batek daki, Altsasuren lekukoa hartu dute arrazoi gabeko festak eta kontzertuak ospatzeko.Etxarrin, maiatzan estreinatu zuten gaztetxean, afaria, drag-quen-ak eta bestelako antzerkiak egon ziren Mutilzaharren eta Neskazaharren II. ligoteo ...


<<Hilabete gogorrak bizi izan ditugu azken aldi honetan gure herrian. Kolore desberdinetako trakurrek beraien gorrotoa eta ezinegona kaleratu dute, herritarren aurka, gazteon aurka. Okupazio polizialak, katxeoak, indetifikazioak, mehatxuak...gure gune ta kaleak itotze nahian dabiltza, tabernetan sartuz, gaztetxea eta elkarteak mehatxatzen etabar. nazkaturik gaude, PSOE eta UPNk zuzentzen duten txakurren errepresioaz eta Udala gobernatzen dutenen utzikeriaz. Aski da!>>Orain dela aste bat ateratako komunikatua da. Gaur egun Altsasun jasaten dugun errepresioa Francoren diktaduraren...


Gaztetxearen okupazioaren momentutik, abertzaletasunarekin eta borrokarekin elkartu ohi zaio. Oraingo erabiltzaileek gogoratzen duten bezala, gaztetxea jasotzen dituen kritikak sistematik dagoen kolektibo bat delako dira. Gazte Asanbladaren egoitza gazteendako alternatiba moduan sortu zen, udaletxearen laguntzarik gabe. Okupazioaren bitartez lortu zuten etxea eta horregatik, gehien bat jende heldua, ez du oso ongi ikusten.   Alde Zaharrean bizi den jendearen artean, Gaztetxearen aurrean bizi direnen artean gehien bat, denetariko iritziak daude. Askok Gaztetxearekin mirestuta daude eta ...



Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.