Hamar urte amorrua antolatuz
Bakaikuko Gazte Asanbladak 10 urte bete ditu aste honetan. Horregatik aste osoan zehar askotako ekintzak eta jaiak antolatu dituzte gazte taldeak. Baina egun nagusia larunbata 24ean izango da.
Goizeko 10etatik aurrera hakapatoak, rapel-a eta bestelako jokuak egongo dira herriko enparantzaren ingurutan. Gauean, 23etatik aurrera, kontzertuak egongo dira. Urtemuga ospatzeko, Al Karajo talde Lakuntzarra, Segada talde altsasuarra eta Su Ta Gar talde mitiko euskalduna.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: