MarAGAtoia
Lehendik esan bezala, Altsasuko Gaztetxearen hamabostgarren urtemuga oso espeziala izan zen eta Hamabost urte, hamaika borroka lelopean hainbat ekintza antolatu zituzten. Baina seguruenik garrantzitsuenetarikoa MarAGAtoia izan zen.
2005. urteko uztailan, egun eguzkitxu eta bero batean, MarAGAtoia antolatu zen. Inor ez zekien
zehaski azaltzen zer izango zen MarAGAtoia. Ospatu baino lehen antolatzaileek
esan zuten arabera AGArekin atxikitzen diren pertsonen topaketa-ekimena izango
zen. Urtemuga kalera ateratzeko modu bat zela adierazi zuten Guaixe aldizkarian agertutako gutun
batean. 10 km-ko ibilbidea prestatu zuten 70 tramo ezberdinetan banatuta. Tramo
horiek herriko kuadrilen artean saldu ziren eta bakoitzean intsumisioa,
emakumeen borroka, amalurra, presoak eta gaztetxearekin zerikusirik izan duten
beste hainbat gaiekin espektakulu txiki bat sortu behar zen. Antortxa txiki
baten erreleboarekin inoiz ikusitako jaia sortu zuten.
Beti bezala, Altsasu herria kolorez eta jaiaz bete zen eta ibilbidearen erdialdean 2000 pertsona izatera ailegatu zuen. Honelako ekitaldiekin argi geratu zen AGAk antolatzeko duen botere ikaragarria. Gaztetxearen kontra daudenak ere, ikaragarrizko jaia izan zela onartu behar izan zuten antolatzaileak esandakoaren arabera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: