Gaztetxearen egoera

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-11-09 18:04

Gaztetxearen okupazioaren momentutik, abertzaletasunarekin eta borrokarekin elkartu ohi zaio. Oraingo erabiltzaileek gogoratzen duten bezala, gaztetxea jasotzen dituen kritikak sistematik dagoen kolektibo bat delako dira. Gazte Asanbladaren egoitza gazteendako alternatiba moduan sortu zen, udaletxearen laguntzarik gabe. Okupazioaren bitartez lortu zuten etxea eta horregatik, gehien bat jende heldua, ez du oso ongi ikusten.

 

Alde Zaharrean bizi den jendearen artean, Gaztetxearen aurrean bizi direnen artean gehien bat, denetariko iritziak daude. Askok Gaztetxearekin mirestuta daude eta beste batzuk, ordez, gaizki ikusten dute honelako mugimendua. Gaztetxean antolatzen diren kontzertuen soinu altuagatik eta Jaietan egiten diren gaupasen zaratarengatik hainbat salaketa jarri zitzaion kolektiboari. Horri ekiditzeko insonorizazio lanak egin zituzten eta Altsasuko Jaietan tabernaren itxura aldatu zuten ate bikoitza eginez. Salaketak egon arren, badira jarraitzeko indarrak ematen dituzten auzokideak eta herrian egiten dituzten ekimenei esker bizitasuna ematen diotela onartzen dutenak ere. Altsasuko Gazte Asanblada auzokideen eta herrikoen laguntzak eskertzen ditu eta asanbladan partehartzera gonbidatzeaz aparte, gaztetxea, herri osoaren etxea dela azpimarratzen dute.

 

Gaztetxekoek diotenez, ingurukoekin konparatuz egoera oso erosoan dagoen gaztetxe bat da. Insonorizazio lanekin batera, kanpoko irudia ere aldatu zuten etxe zaharraren hormak laranjaz koloreztatuz. Etorkizunari begira, AGA TB proiektuaren lehenengo ideiak atera dituzte eta urtemugarako argitaratu zuten Ostikazinea gehiagotan ateratzea ez dute baztertzen. Gainera, urtero ateratzen dituzten AGAren elastikoak egin ahal izateko ireki berria duten serigrafia zerbitzua ere sortu dute. Zerbitzu hau beste gaztetxe batzuetara bideratu nahi dute ere.

 

<<Kultura berri baten alde, herrikoia eta autogestionatua>> aldarrikatzen dute eta muga guztien gainetik Altsasuko Gaztetxea aurrera jarraitzeko indarrak dituela gogorarazten dute. Okupazioa egin zen momentuan esan zuten bezala eta behin eta gehiagotan esaten duten bezala: <<Herri bat, Gaztetxe bat>>.

 


Utzi iruzkina: