Utzi pakean Altsasu
<<Hilabete gogorrak bizi izan ditugu azken aldi honetan gure herrian. Kolore desberdinetako trakurrek beraien gorrotoa eta ezinegona kaleratu dute, herritarren aurka, gazteon aurka. Okupazio polizialak, katxeoak, indetifikazioak, mehatxuak...gure gune ta kaleak itotze nahian dabiltza, tabernetan sartuz, gaztetxea eta elkarteak mehatxatzen etabar. nazkaturik gaude, PSOE eta UPNk zuzentzen duten txakurren errepresioaz eta Udala gobernatzen dutenen utzikeriaz. Aski da!>>
Orain dela aste bat ateratako komunikatua da. Gaur egun Altsasun jasaten dugun errepresioa Francoren diktaduraren garaian gaudela badirudi. Azken finean, ezin gara lasai egon. Kolore desberdineko poliziek esaten dutenez droga bilatzen dute, baina egia da, politikarekin zerikusirik duten gauzak ere hartzen dituztela objektu horren jabea identifikatuz.
Gaztetxea egoera onean egon da beti, Udalatik onartua esango genuke. Baina egoera berri eta errepresibo hau dudan jartzen du Gaztetxearen eta jendearen askatasunaren etorkizuna, izan ere, ezin dugu hitz egin ez nahi duguna egin.
Argi dago kolektibo gehienetatik zerbait egingo dela, altsasuar guztiak galtzen dugulako gure askatasuna eta ez bakarrik gazteak edo tabernariak. Ostiralean egindako kontzentraziaon argi geratu zen Altsasun nahi ez ditugula horrelako "inbasiorik". Eta ez bakarrik Altsasun, Sakana osoan jasaten ari ditugu horrelako katxeoak eta identifikazioak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: