Gaztetxea, alternatiba

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-12-23 19:41
5

Altsasuko Gaztetxeak taberna bat du bere beheko solairuan. Horregatik, sortu zenetik gazteen (eta ez hain gazteen) taberna izan da herriko beste tabernak bere ateak ixten dituztenean goizeko lehenengo orduetan. Momentu horretan gaztetxeak bere ateak irekitzen ditu kalean geratzen den jende guztirako eta bere barnean jaia goiza arte irauten du.

Eta ez hori bakarrik, jai garrantzitsuetan (Altsasuko Jaiak, Feriak, Urtezaharra...) taberna arratsalde partetik dago irekita Gazte Asanbladaren kideak tabernariak bihurtuta.

gaztea

gaztea 2007-12-26 13:05 #1

Nire ustez hori ez da alternatiba izatea, askotan kontuan izan behar dugu gaztetxean horrela ibiltzea ez da la oso ona. Hau da gaztetxera joatea tabernak ixten dituztenean gaztetxeari nire ustez errespetu falta da. Arrazoia, arratsalde eta gau osoan zehar irekita dago eta orduan inor ez da gogoratzen, eta gero bai.

Tabernak isten dituztenean gaztetxea ere itxi behar da.

Alternatiba izatea beste gauza bat da..........

ondo izan!

agaztea

agaztea 2007-12-26 23:21 #2

Alternatiba hitza behin baino gehiagotan erabili dut Gaztetxeari buruz hitz egitean. Egia da arratsaldetan irekia dagola inor ez dela joaten baina nire ustez, tabernak ixten direnean Gaztetxea guzitoi bururatzen zaigun lehenengo lekua dela.

Dena dela, ez naiz inoiz egon Gaztetxean tabernak itxi ta gero, baina entzundako "topikoa" da.

gaztea bat

gaztea bat 2008-03-03 21:37 #3

Gainera orain "taberna" da, pintxoak egunero, pokatak, pizzak...

Ez dadila gaztetxea alternatiba bihurtu, gaztetxea aurrera eramatea guztion lana da!!

asddffdftgggggggtrtt

asddffdftgggggggtrtt 2008-04-24 10:10 #4

ez da alternatiba izatea gaztetxea herri guztira zabaltzea baizik!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2008-04-24 15:43 #5

Bai, badakit herriaren etxea dela Gaztetxea, baino askotan, juerga batean herrian tabernak ixten direnean jendeak alternatiba moduan hartzen du Gaztetxea, hau da, juerga jarraitzeko modu batean. Hori esan nahi nuen idatzi nuenean. Gainera, zerbait jarri behar nuen ta hori bururatu zitzaidan.

Gaztetxea ez da alternatiba eta orain, taberna bihurtu dela pintxoak eta pizzak eskaintzen dituena, are gutxiago.

Utzi iruzkina: