..hator hator neska mutil etxera!
Gabonak pasa ondoren, azkeneko bederatzi urte hauetan bezala, HATORTXUROCK jaialdia ospatuko da Plazaola poligonoan (Iruña) eraikiko diren gune desberdinetan.
Aurtengo topaldia nobedadekin etorriko da jaialdia hiru eguneko iraupena izango baitu, urtarrilaren 10ean hasi eta 12an bukatu. Hiru egun hauetan adin guztietako jendearentzat egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek.
Lehen egunean Txan Magoaren ikuskizuna egongo da.
Bigarren eguna berriz Errepresaliatuen aldeko afari batekin inauguratuko dute eta honi jarraiki, euskal
musikaren klasiko baten emanaldia egotea antolatuta zegoen, Benito Lertxundiren emanaldia hain zuzen ere, baina azkeneko momentuan bertan behera geratu da.
Hirugarren eta azken egunean, gaueko bederatzitan hasita, kontzertu
bikainak ikusteko aukera izanen da. Lehenik eta behin, egun honen barruan hiru gune ezberdin irekiko dituzte musika ezberdin asko sartzeko aukera izako.
Hirugarren gunean, adibidez, Dj-ak dira ikusgai, musika jartzaile edota
beraiek nahasten ohi dituzten ritmo dantzagarriekin. Bigarren gunean,
Euskal Herriko bost talde gazteri aukera eman diote makrokontzertu
honetan parte har dezaten, hauen artean, besteak beste, Hesian talde sakandarrak daude. Lehen gunean azkenik, talde ezagunenak izanen ditugu oholtza gainean, Koma,
Kauta, Narco, Berri Txarrak eta Deabruak Teilatuetan. Kontzertuak amaituta, gaupasa izango da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: