Gaztetxearen komunikabideak
Altsasuko
Gaztetxearen azkeneko jaiaz eta ekintzaz jakiteko aukera dago beti. Egiten
duten guztiaren publizitatea alde zaharraren pareta guztietan ikusi daiteke bai
eta Sakanerria sakandarren webgunean ere (http://www.sakanerria.com).
Gainera, hamabostgarren urtemuga ospatzeko (Gaztetxearentzako hain
garrantzitsua izan zen urte horretan) Ostikazine aldizkaria kaleratu zuten.
Bertan, urtean zehar antolatutako ekintzen (Glamour jaia, MarAGAtoia, luxua
bada okupazioa eskubidea jardunaldiak,
Zinemaldia, Bilboko Gaztetxeei bisita...) kronikak agertzen ziren
antolatzaileen hitzetan kontatuta. Ale bakar honetan esan zuten arabera,
gehiegotan ateratzeko gogoak baziren, baina, zoritxarrez, oraindik itxoiten
gaude.
Etorkizunari begira ere, AGA tb proiektuaren lehenengo ideiak azaldu zituzten
lehen aipatutako aldizkarian. AGA tb Altsasu herriarentzako telebista
alternatiboa eta "okupa" izango zen garraxi irratiaren pausoak
jarraituz.
Garraxi irratia okupazioaren zazpigarren urtemugan martxan
jartzea lortu zuten. Garraxi irratia egiteko hainbat ekitaldi egin behar izan
zituzten Altsasu jai giroan murgilduz. Altsasuko Jaietan ohikoa bihurtu den
txozna, kontzertuak eta ziber-gauaren bitartez lortu zuten beheko solairuan dagoen
irratia egiteko beharrezkoa zen dirua.
Beraz, nahiz eta interneteko sare erraldoian Gaztetxearen presentzia oso txikia
izan, oso ondo "komunikatuta" dagoela esan daiteke. Izan ere, gaztetxeroak teknologi berriekin lan
ikaragarria egiten ari dira.
Garraxi irratiaren inguruan informazio pixkat gehiago izateko:http://www.sindominio.com/garraxi
Iruzkinak
Utzi iruzkina: