Ebaluaketa egiteko ordua

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-10-21 14:54

Pasatu da Ferien asteburua. Pasatu dira minuto bat ere ez gelditzeko hiru egunak. Gaur, urtero bezala ganado txapelketa eta nekazal azoka, ta betiko moduan gazte guztiok eguzkirako betaurrekoekin. Herrian gelditzen garen gazteak, noski, ze Bianan Nafarroa Oineza ospatzen ari da eta askok atzoko juerga han jarraitzen ari dira.

Aurten ez dute asko txunditu Gaztetxekoek. Beteranoaren egunarekin lortu zuten jende ia gehiena festetan bezala ateratzea txuriz eta blusarekin baino ezer gehiago. Bajadika jendetsua izan zen eta Gaztetxea betetzea ere lortu zuten, izan ere, tabernak goiz itxi behar zituzten.

Badirudi egoera ez dagoela festa handirik botatzeko eta gaur Nafarroa Oineza izanda indarrak gordetu nahi izan dituzte. Nahiz programa ona izan, azken finean, betikoa izan da. Gainera txoznak falta ziren.


Utzi iruzkina: